(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Zubietako Errota Ekomuseoa

Zubietako errota ekomuseoa

Zubietako errota.

Zubietako Errota Ekomuseoa 1998an zabaldu zen, XVIII. mendeko errota zaharberritu ondoren, eraikinaren ia berrogei jabeek Udalari eginiko lagapenari esker. Proiektua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak saritua, Maite Apeztegia Elso arkitektoak egin zuen. Errotak arto ehotzearen prozesua bertatik bertara ikusteko aukera ematen die bisitariei, garai bateko lanarekin jarraitzen baitu. Horrekin batera ikus daitezke: inguruko herrietan jasotako objektu etnografikoak, zurgintzako objektuak, nekazaritza tradizionaleko tresnak eta Ituren-Zubietako inauteri ospetsuarekin zerikusia dutenak.


Helbidea: Leitzako errepidea, 31746 Zubieta.
Titularra: Zubietako Udala.
Edukia: Ardatz bertikaleko errota hidraulikoaren makineria, gaur egun funtzionamenduan; argindarra sortzeko XX. mende hasierako turbina; inguruko herrietan bildutako objektu etnografikoak.
Zerbitzu osagarriak: Proiekzio aretoa eta denda.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 11.00etatik 13.00etara. Asteburuetan, 11.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Astelehenetan itxita.
Telefono zenbakia: 948 451926.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa