(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Baztan - Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Baztango "Jorge Oteiza" museo etnografikoa (Elizondo)

Baztango Jorge Oteiza Museo Etnografikoa.

Puriosenea etxea, Baztango XVI. mendeko arkitekturaren adibide bikaina, nortasun historiko handiko ibar horretako bizimodu tradizionalaren erakusgarri bikaina da 2003az geroztik. Antzinako etxebizitzaren banaketa aintzat harturik, erakusketa aretoak eraikinaren espazioetara egokitzen dira, eta ibilbide ezin atseginagoan bailararen izaera berezia erakusten diete bisitariei –antolakuntza juridiko berezia, adibidez–. Objektu etnografikoez gainera, interes handiko monumentu arkeologiko bat ikus daiteke Museoaren lorategian: Soalarreko menhirra. Baztandarren adiskide handi eta museoaren bultzatzaile izan zen Jorge Oteiza eskultorearen ohoretan, artista oriotarraren “Amatasun” izeneko eskultura jarri da eraikinaren kanpoaldean.


Helbidea: Braulio Iriarte kalea, 37, 31700 Elizondo.
Titularra: Baztango Udala.
Edukia: Baztango historia eta etnografia, arkeologia (menhirra).
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13,30era eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 13,30era.
Tarifak: Banakakoa: 3,00 euro; 8 urtetik gorako haurrak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro.
Telefono zenbakia: 948 581517.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa