Castellano | Euskara | Français | English

Herriko Hornidura Azoka zaharrean dagoen Castejóngo Museoak herriaren iragana erakusten digu, bertan bizi izandakoen objektu eta tresnen bidez, batez ere Burdin Aroan eta Burdinbidearen Aroan XIX. mende bukaeran.
Museoan El Castillo nekropoli zeltiberiarra islatzen da, baita Montecilloko erromatar kokalekua ere; biak eraikuntzaren terrazatik ikusten dira. Hainbat beira-arasetan hilobietan aurkitutako hileta-hautuak erakusten dira; horien artean, armak, txanponak, zeramikak eta argizuloak aurki daitezke.
Trenbidearen agerpenak eta 1859an Castejón leku estrategikoa izanagatik loturarako geltoki aukeratzeak, herriaren bilakaeran hazkunde ekonomiko eta demografiko handia eragin zuten. Horrexegatik, erakusketa trenbide bidezko garraioaren inguruko makina eta objektuekin osatzen da: argazkiak, botikin bitxi bat, sua itzaltzeko gurdi bat, eta baita mende bukaerako taberna baten birsortzea edo geltokiko nagusiaren bulegoarena.