Castellano | Euskara | Français | English

Museoaren xedea kaputxinoen ordenaren (Nafarroa-Kantabria-Aragoi erlijio probintzia) bizimoduari loturiko objektuak gorde eta erakustea da. Kaputxinoen eginkizunaren bi arlo erakusten dira gehien bat: alde batetik, misio lana, Afrika, Amerika eta Ozeaniako hainbat herrialdetako dokumentu eta pieza etnografikoen bidez; bestetik, Nafarroako erlijio probintzian egiten den lana, komentu garrantzitsuenen aipamena eginez. Horrez gainera, aipatzekoa da Aita Esteban Adoaingoari eta gizartearen alde lan handia egin duten hainbat kaputxinori eskainitako atala. Erakusketaren osagarri, Ordenako kideak erretratatu dituzten izen handiko nafar margolari eta pintoreen lanak ikus daitezke (Ciga, Sacristan, Basiano, Perez Torres, Oteiza…). Komentuko elizaren Penitentzia Kaperan, Alonso Canoren Gurutziltzatuaren taila barrokoa dago ikusgai (1656tik1658ra bitartean egina), espainiar eskulturaren obra behinenetakotzat hartzen dena.
Helbidea: San Fermin kalea, 12 bis, 31003 Iruñea.
Titularra: Kaputxinoen Ordena.
Edukia: Pintura, eskultura, liburuak, etnografia, filatelia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 19:00etatik 20:30era. Taldeek aldez aurretik deitu behar dute.
Tarifak: Doan.
Telefono zenbakia: 948 235900.
Fax zenbakia: 948 153999.