Castellano | Euskara | Français | English


Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, Erriberrin
Erriberriko Errege Jauregia Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, Gaztelarekin bat egin zuten arte (1512), eta Europako multzo zibil gotiko interesgarrienetakoa da. Oligitum erromatar “praesidium” zaharraren aztarnen gainean eraikita dago.
XIII-XV. mendeen artean hainbat aldaketa egin zizkioten eraikinari, baina garapen handieneko garaia Karlos II.a Prestuarena izan zen, XV. mendearen hasiera; izan ere, errege hark Penintsulako eta Europako hainbat maisu erakarri zituen bere gortera. Eraikinak silueta liraina du, hurrenez hurreneko eraikuntza aldien araberakoa, aurretiko gotorlekuen itxurara egokitua. Ibilbide kulturala osatzeko, jatorrizko Jauregi Zaharra (gaur egun Turismo Paradorea), Andre Maria eliza gotikoa eta San Pedro eliza erromanikoa bisita daitezke; San Pedro elizak klaustroa eta dorre gotiko liraina ditu.
Helbidea: Karlos III.a Prestuaren plaza, 31390 Erriberri.
Titularra: Nafarroako Gobernua.
Edukia: Antzinako Nafarroako Koroaren jabetzako jauregi gotikoa. “Erriberri, Erresuma baten tronua” erakusketa iraunkorra bisita daiteke bertan. Zerbitzu osagarriak: Liburu denda, denda, aldi baterako ekitaldietarako erakusketa eta kultura aretoak.
Ordutegia: urritik martxora: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Apiriletik irailera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Aste Santuan: 10:00etatik 19:00etara. Uztail eta abuztuan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Urte guztian dago zabalik, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, eta abenduaren 24 eta 31ko arratsaldeetan izan ezik.
Tarifak: Banakako txartela, helduak: 2,80 euro; haurrak eta 65 urtetik gorakoak: 1,90 euro; 20 lagunetik gorako taldeak: helduak, 20 euro; 65 urtetik gorakok eta haurrak: 1,60 euro.
Telefono zenbakia: 948 740035.
Fax zenbakia: 948 172562.
Posta elektronikoko helbidea: palaciodeolite@iberfree.com