(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Eunateko Andre Mariaren eliza

Estilo progotikoko eraikin harmoniatsua (1170. urte ingurukoa). Elizaren albotik igarotzen da Done Jakue bidea, eta, dirudienez, bide horren zerbitzurako sanjoandarren ospitalea edo hilerri eliza egon zen gune horretan.

Eunateko Andre Mariaren Eliza (Muruzabal)

Iglesia de Santa María de Eunate (Muruzábal)

Eunateko Andre Mariaren eliza (Muruzabal)

Oin oktogonaleko eliza da, laustroak inguratua, eta abside pentagonala du, zirkuluerdi formakoa barnealdetik. Absideari eusten dioten zutabe batzuk ditu teilatu hegalaren azpian, giza buruen tankerako hagaburuekin txandakatuta.

Elizako horma oihalak leiho zulatuez eta itsuez apainduta daude, eta bi ate ditu (iparraldeko sarrerakoa, Bidearen aurrekoa, sartaldekoa baino apainduagoa). Barruko gangaren nerbioek –gangaren erdian bat egiten dute– arkitektura musulmanaren kutsu nabaria dute eta Done Jakue bideko sinkretismo kulturalaren erakusgarri dira.

Espazioa oso ongi proportzionatuta dago; Done Jakue bidean, Vianatik hurbil, dagoen Torres del Rioko Hilobi Santuaren elizaren proportzio berak ditu Eunateko elizak ere. Ama Birjinaren irudia erreprodukzio bat da; jatorrizko irudia desagertuta dago.


Helbidea: 31152 Muruzabal
Titularra: Nafarroako Gobernua
Ordutegia: Urtarril, otsail eta azaroan, 10:30etik 14:30era. Martxotik urrira, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Uztailetik irailera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Tarifak: Doan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa