Castellano | Euskara | Français | English


Radako Hiri Harresiduna.
Radako Erdi Aroko hiri harresidunak eginkizun estrategikoa izan zuen Nafarroako Erresumaren defentsan, 1455ean suntsitu zuten arte.
Bertan eginiko indusketek material arkeologiko ugari azaleratu dituzte, eta hiriaren antolakuntza urbanistikoa utzi dute agerian. Ikusgai dira, besteak beste, antzinako kaleen zati batzuk, berrogeita hamarretik gora etxebizitza, urraska handi bat, ermita bat eta nekropolia edo hilerria. Horiek guztiak eta gehiago ikus daitezke esparruan barrena antolatutako ibilbidean.
Aztarnategiaren ikustaldia ibilaldi moduan antolatuta dago, Erdi Aroko hirigintza elementuei buruzko azalpenak ematen dituzten argibide taulekin (hiriaren atea, tenentearen etxea, urraska, nekropolia, harresia, almenadun dorrea, etab.). Ibilbidea interpretazio zentro txiki batean amaitzen da, San Nikolas ermitan. Bertan, Nafarroako Gobernuak eginiko indusketetan berreskuratu diren Erdi Aro beranteko (XIV-XV) material arkeologikoak ikus daitezke.
Helbidea: 31391 Murillo el Cuende.
Pistaz heltzen da bertara, Kaparroso-Zarrakaztelu N-121 errepidearen 3 km-tik abiatuta.
Titularra: Nafarroako Gobernua.
Edukia: Aztarnategi Arkeologikoko Museoa Radako Hiri Harresidunean (Erdi Aro Beranta).
Ordutegia: Itxita, museoaren kudeaketa esleitu arte.
Harremanetarako: Telefono zenbakia: 848 426494.