(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Andelos erromatar hiria

Andelos, erromatar hiria

Andelosko museoa, barnealdea

Aztarnategiko Museo Arkeologiko bat dago, 400 m2-koa, bi gunetan antolatua: zerbitzuen gunea eta gune museografikoa. Bi guneen artean galeria bat dago, hirira sartzeko; hiriaren perimetroa guztiz hesituta dago.

Museoan indusketa lanetan bildutako material arkeologiko ugari daude ikusgai; horiei buruzko informazio panel batzuk ere badira, besteak beste Andelosko hirigintzaren eta uraren zikloaren berri ematen dutenak. Erakusketaren osagarri, hiriaren eta inguruneren maketa handi bat dago.


Andelos hiriari loturiko aurkikuntzarik garrantzikoena ur horniduraren sistema da. Aurkikuntza bikaina da, eta oso egoera onean kontserbatuta dago; obra hidraulikoan ura bildu eta hirian nola banatzen zuten ikus daiteke. Urtegia, biltegi erregulatzailea, akueduktua eta Castellum Aquae osagaiek osatuta dago.

Helbidea: 31150 Mendigorria, Andiongo Andre Mariaren ermitaren alboan.
Titularra: Nafarroako Gobernua.
Edukia: Andelos erromatar hiriko (I-III. m.) aztarnategiko arkeologia museoa.
Ordutegia: Itxita dago gaur egun, kudeaketa esleitu artean.
Harremanetarako: 848 426494.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa