(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Julian Gayarreren Jaiotetxe Museoa

Julian Gayarreren jaiotetxe museoa (Erronkari)

Julian Gayarre aitarekin eta senide batzuekin.

Erronkarin sortutako Julian Gayarre Garjon (1844-1890) tenorrari eskainitako erakusketa. Museoa musikariaren jaiotetxean bertan dago, eta batik bat Italia eta Alemaniako operak landu zituen musikagile handiarekin zerikusia duten dokumentuak eta objektuak gordetzen ditu. Hiru solairuko eraikinean, argazkiak, sariak, partiturak, opariak, jantziak eta abeslari lirikoaren objektu pertsonalak ikus daitezke, guztiak “Julian Gayarre” Fundazioaren zaintzapean. Herriko hilerrian, Mariano Benlliure maisuak zizelkatutako mausoleo ikusgarria ikus daiteke.

Helbidea: Arana kalea, z/g, 31415 Erronkari.
Titularra: “Julian Gayarre” Fundazioa.
Edukia: Julian Gayarre Garjon (1844-1890) tenorraren objektu pertsonalak eta dokumentuak.
Ordutegia: Neguan (urriaren 1etik martxoaren 31ra), larunbat eta igandetan, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Udan (apirilaren 1etik irailaren 30era), asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Abuztuan, 20:00etara arte.
Tarifak: Banakakoa: 1,80 euro; 12-18 urtekoak: 0,60 euro; 12 urtetik beherako haurrak: doan. 30etik gorako taldeak, talde bereziak (ikastetxeak...) eta erretiratuak: 0,90 euro. Taldeek aldez aurretik deitu behar dute.
Telefono zenbakia: 948 475180.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa