(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Orreagako Museoa

Orreagako Museoa (Orreaga)

Ajedrez de Carlomagno, relicario del siglo XIV, ubicado en el Museo de Roncesvalles

Karlomagnoren Xakea, XIV. mendeko erlikia-ontzia, Orreagako Museoan dagoena.

Andre Mariaren Errege Kolegio-elizaren arte sakratuko bilduma: zizel lanak, mihiseak, numismatika, liburu zaharra, eskuizkribua eta inprimakia eta baita urregintza ere, horixe baita funtsik garrantzitsuena. Azpimarratzekoak ditugu ondokoak: zilarrezko Ebanjelio Liburu erromanikoa (1200. urtea), XIII. mendeko urre koloreko zilarrezko Kutxatila eta filigrana gotiko-mudejarra, Karlomagnoren Xakea izenez ezagutzen den erlikia-ontzia (XIV. mende erdialdekoa, Montpellierreko eztenarekin egina) eta Miramamolin izeneko esmeralda (Navas de Tolosako guduan Antso Azkarrak irabazitako garaikurra). Pinturen arloan, nabarmentzekoak dira Kalbarioaren Triptikoa, El Boscoren eskolakoa eta San Juanitoren Familia Sakratua, Luis de Moralesena.


Helbidea: Kale bakarra, z/g. 31650 Orreaga.
Titularra: Orreagako Kolegiozko Kapitulua.
Edukia: Orreagako Errege Kolegio-elizaren Arte Sakratua.
Ordutegia: Apiriletik urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Azarotik martxora: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era. Urtarrilean: 10:30etik 14:30era. Itxita egoten da: asteazkenetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Kolegio-eliza: egunero dago zabalik, 8:00etatik 20:00etara. Neguan, klimaren eraginez, aurretik horren berri eman gabe itxi ahal izango da zentroa.
Tarifak: Ikustaldi arrunta: banakakoa: 2,10 euro; haurrak: 1,60 euro; ikastetxe taldeak: 0,70 euro. Ikustaldi orokorra, monumentu multzora: banakakoa: 3,60 euro; haurrak: 0,70 euro (0-5 urte bitartekoentzat, doan); taldeak (20 pertsona baino gehiago, ikastetxeetako taldeak, ikasleak…): 2,70 euro. Aldez aurretik hitzordua eskatuta, ingelesez edo frantsesez ikustaldi gidatua egiteko aukera ere badago.
Telefono zenbakia: 948 790480.
Fax zenbakia: 948 790450.
Helbide elektronikoa: atz@jet.es

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa