Castellano | Euskara | Français | English


Tuterako Museoko alabastroak.
Katedralaren ondoko Deanen Jauregian kokatua, Tuterako Museoa zabalik dago 2000ko ekainaz geroztik. Deanen Jauregia, XV. mendean eraikia, Tuterako dean ospetsuena izan zen Pedro Villalon y Calcenak zaharberritu zuen XVI. mende hasieran, eta hainbat erregek eta aita santuk hartu dute ostatu bertan. Azken eraberritzeak XVIII. eta XIX. mendeetan egin ziren. Jauregiko aretoek hiriko elizetatik hartutako arte sakratuko piezak gordetzen dituzte: hainbat garai eta estilotako irudi bilduma, Berpizkundeko erretaulak, urre eta zilar objektu bikainak, margolan barrokoak (Vicente Berdusan margolariarenak dira aipagarrienak) eta taula gaineko olioak (Boscori egozten zaion “Azken Judizioa”, XVI. mendekoa).
Horrez gainera, Tuterako meskita zaharraren hondakin arkeologikoak eta zeramika bilduma bat ere ikus daitezke. Ikustaldiak katedralaren klaustro bikainaz gozatzeko aukera ematen du, penintsulako erromanikoaren altxor preziatua.
Museoaren ondoan Katedrala dago, balio handiko obra artistikoekin: Erdi Arokoak (harrian zizelkatutako Andre Maria erromanikoa, hiru erretaula gotiko bikain, hilobi eskultura), Berpizkundekoak (Esteban Obraykoaren sileria) eta Barrokokoak (Santa Anaren eta Espiritu Santuaren kaperak, igeltsu lan ederrekin).
Helbidea: Roso kalea, 2 (Katedralaren ondoan), 31500 Tutera.
Titularra: Tuterako Elizbarrutia.
Edukia: Hiriko elizetan bildutako arte sakratua eta profanoa.
Zerbitzu osagarriak: liburu denda, saltokia, artxiboa eta liburutegia.
Jarduera didaktikoak: ikustaldi gidatuak.
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13,30era, asteartetik larunbatera, 16:00etatik 19:00etara. Jaiegunak: 10:00etatik 13,30era. Igandea: itxita.
Tarifak: helduak: 3 euro; murriztua: 2,10 euro; ikasleak eta haurrak: 1,50 euro.
Telefono zenbakia: 948 402161.
Fax zenbakia: 948 402185.
Helbide elektronikoa: museodetudela@tudela.com