(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Elizbarrutiko Museoa (Iruñea)

Elizbarrutiko Museoa (Iruñea)

Catedral de Pamplona

Iruñeko Katedrala.

Museoa 1960. urtean sortu eta 1995ean zaharberritu zen. Katedralaren ondoko eraikinak hartzen ditu: antzinako kalonje komunitatearen Errefektorioa, Sukaldea eta Etxezaintza. Horiez gainera, Klaustroa, Barbazana Kapera eta Katedrala bera ere ikus daitezke (1994an eraberritutako katedral gotikoa, XIV-XVI. mendeetakoa, Ventura Rodrigezen atari neoklasikoa eta rococo estiloko Sakristia izan ezik). Azken horretan ikus daitezke, besteak beste, Karlos III.a Prestuaren eta haren emazte Doña Leonorren hilobia, Andre Maria Erreginaren irudi erromanikoa, Juan de Anchetaren Gurutziltzatu erromanista eta interes artistiko handiko hainbat erretaula eta irudi.

Museoak Nafarroako arte sakratuko hainbat pieza gordetzen ditu. Aipagarrienen artean, Andre Mariaren irudi multzoa eta urre nahiz zilar objektuen bilduma, balio handiko piezekin: Hilobi Santuaren eta Lignum Crucis-aren erlikia ontzi gotikoak (frantziar gotikokoa azken hori), Nafarroako Koroarenak; Santa Espinaren erlikia ontzia (XV. mendekoa); Korpusaren eguzki-santua eta haren tenpletea, iruindar urreginek XVI. mende amaieran ikonografia eukaristiko aberatsez eginikoak; eta balio handiko hainbat parroki gurutze (Arazurikoa, adibidez).

Multzoa osatzeko, hainbat margolan (Van Dyck margolariaren Azkoiengo taula margotua eta XV. mendeko “Navas de Tolosako Erretaula” flandestarra) eta taila apaingarriak ikus daitezke.

Helbidea: Iruñeko Katedrala (Dormitaleria kalea, 3, 31001 Iruñea).
Titularra: Iruñea - Tuterako Elizbarrutia.
Edukia: Nafarroako Arte Sakratua.
Zerbitzu osagarriak: Liburu denda eta sakristia-auditorioa.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbata: 10:00etatik 14.00etara. Igande eta jaiegunetan itxita.
Udako ordutegia (uztailaren 15etik irailaren 15era): etengabe 10.00etatik 19.00etara, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, 10.00etatik 14.30etara.
Tarifak: Banakakoa: 4,14 euro; haurrak: 2,45 euro; 15 pertsona baino gehiagoko taldeak: 3,15 euro; talde bereziak (erretiratuak eta ikasleak): 2,50 euro; erromesak: 2.30 euro; gazte txartela: 3,10 euro.
Telefono zenbakia: Elizbarrutiko Museoa, 948 222990. Enpresa kudeatzailea, 948 225421.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa