(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Korellako Arrese Museoa

Korellako Arrese Museoa

Museo Arrese

Irudi barrokoa: Salome, San Joan Bataiatzailearen buruarekin.

Enkarnazio Monasterioan dago kokatuta, beneditarren monasterio zaharrean, 1659an eraikitakoan. Jose Luis Arresek museo bilakatu zuen, eta Arresek berak sortu zuen 1975. urtetik museo hau barne hartzen duen fundazioa ere. Egun duen itxura 2001ean egindako berritze lanen ondorioa da. Berpizkunde garaiko eta garai Barrokoko arte sakratua biltzen da bertan, bereziki. Corellako Antonio Gonzalez Ruiz (1711-1788) margolariaren laneko zatirik garrantzitsuena ere ikusgai dago; Gonzalez Ruiz izan zen, hain zuzen, San Fernandoko Arte Nobleen Errege Akademiako pintura ataleko lehen zuzendaria. Aipatzeko moduko piezen artean, ondokoak ditugu: Santa Gertrudisen Ezkontza Mistikoei eta San Plazidoren Martirioari buruzko mihiseak, Claudio Coellorenak; San Pedro Nolaskoren bustoa, Pier Antonio Colicirena (1725); eta Kristoren Apoteosi bat, Corrado Giacquintorena.

Helbidea: Mesede kalea, z/g. 31591 Corella.
Titularra: Arrese Fundazioa.
Edukia: Arte Sakratua (Berpizkundea eta Barrokoa). Antonio Gonzalez Ruizen (1711-1788) pintura eta grabatu neoklasikoak.
Ordutegia: Aldi baterako itxita dago.
Telefono zenbakia: 948 780825

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa