(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Bertizko Jaurerriaren erakusketa

Bertiko jaurerriaren erakusketa (Oieregi-Bertizarana)

Nafar eskultura garaikidearen bilduma interesgarria, aire zabalean.

1995. urtean, Nafarroako arte garaikidearen ondareko piezak instalatzen hasi ziren, parke natural berezi honi beste ezaugarri interesgarri bat gehitzeko asmoz. Eskulturak formatu handikoak dira, aire zabalean egoteko modukoak eta hainbat estilo eta materialekin eginak.

Honako lan hauek daude bilduman: “Arraigados" (Manuel Clemente Ochoa, 1937-), "Lamia del Bidasoa" (Xabier Santxotena, 1946-), "Cabeza" (Faustino Aizkorbe, 1948-), "Encrucijada" (Jesus Alberto Eslava, 1930-), "La sombra del sueño" (Leopoldo Ferran, 1963-), "Evolución vertical" (Javier Muro Sanz de Galdeano, 1968-) eta "Cabeza" (Juan Diego Miguel, 1955-). Etorkizunari begira dagoen egitasmoa da.



Helbidea: 31720 Oieregi-Bertizarana.
Titularra: Nafarroako Gobernua.
Edukia: Eskultura garaikidea. Kanpoko lorategia.
Ordutegia: Librea.
Tarifak: Doako sarrera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa