(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Jorge Oteiza Museoa

Jorge Oteiza Museoa (Altzuza)

Museo Jorge Oteiza

Jorge Oteiza Museoa, Altzuzan

Oteiza Museoak izen bereko eskultore eta artista osoaren (Orio, 1908 - Donostia, 2003) bilduma pertsonala biltzen du, 2003. urteaz gero. Hain zuzen, 1.650 eskultura, bere laborategi esperimentaleko 2.000 pieza eta ezin konta ahala marrazki eta collage daude.

Museoak Jorge Oteizaren ondarea hedatzea du helburu nagusi. Oteiza da XX. mendeko artearen bilakaerako eskultore garrantzitsuenetako bat. Oteizak esperimentazio estetikoan oinarritutako eskultore ibilbidea egin du: formaren betetasunik eza eta eskulturen hustasuna izan ditu ardatz. Era berean, diziplina arteko sortzaile aldeaniztuna dugu Oteiza, eta hainbat arlotan ekarpen ugari egin dituena; besteak beste, saiakeran, poesian, antropologian, arkitekturan, hizkuntzalaritzan eta baita kultura eta artea gizarteratzeko proposamenari begirako zereginean ere. Museoa Francisco Saenz de Oiza arkitektoaren eraikin berezian dago kokatua, Nafarroako Altzuza udalerriko landa ingurunean. Oteizak herri horixe aukeratu zuen bere bizitzako urte dezente igarotzeko. Iruñetik 9 kilometrora dago. Museo horrek, beraz, arte garaikidearen bilduma monografikorik zabalenetako bat jasotzen du.

2005eko apiriletik, instalazio museo-grafiko berri bat dauka. Instalazio horretan, artistaren lanaren aldiak kronologikoki eta dokumentaturik adieraztea proposatzen da. Horretarako, funts artistiko eta dokumentaletako elementuak aukeratu eta prestatu dira. Elementu horietako ugari ezezagunak dira oraindik ere, Altzuzako Museoak zaintzan izan dituenak. Erakusketa muntaia honek ideia eta sentimendu kontrajarriek sortzen duten eztabaidak Oteizarentzat zuten garrantzia azpimarratzen du; esate baterako materia eta espiritua, espazioa eta denbora, barnealdea eta kanpoaldea, argia eta iluntasuna… eta parekoen arteko eztabaidak.

Helbidea: Aldapa kalea, 7. 31486 Altzuza.

Titularra: Jorge Oteiza Museo Fundazioa.

Edukia: Jorge Oteiza eskultorearen lan artistiko, dokumental eta literarioa.

Ordutegia: Urriaren 1etik maiatzaren 31ra: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 15:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara. Ekainaren 1etik irailaren 30era: asteartetik igandera, 11:00etatik 19:00etara. Museoa itxita egongo da: astelehenetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. (Leihatila Museoa itxi baino ordu erdi lehenago ixten da). 20 pertsonatik gorako taldeek Museora joan nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko dute, baimena eman diezaieten. Jorge Oteiza Museo Fundazioak ikustaldi gidatuak ere eskaintzen ditu. Artearen munduko adituak izango dira gidariak, bilduma iraunkorrari buruzko ezagutza espezializatua dutenak eta eraikinaren arkitektura primeran ezagutzen dutenak. Informazioa eskuratzeko eta erreserbak egiteko: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, (+34) 948 332074 telefono zenbakian eta info@museooteiza.org helbide elektronikoan.

Tarifak: Helduak: 3 euro; ikasle eta erretiratuak: 1,50 euro; ostiraletan eta 12 urtez azpikoak: doako sarrera.

Telefono zenbakia: 948 332074

Helbide elektronikoa: info@museooteiza.org

www.museooteiza.org

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa