(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Muñoz Sola Arte Modernoko Museoa

Muñoz Sola arte modernoko museoa (Tutera)

Retrato de Margarita de Borbón Parma

Muñoz Solak marraztutako Margarita Borboi-Parmakoaren erretratua.

Muñoz Sola Arte Modernoko Museoak XIX. mendearen bigarren erdiko frantses pinturaren bilduma askotarikoa jasotzen du, Tuterako Cesar Muñoz Sola margolariak (1921-2000) metatu zuena, eta baita artista beraren artearen lagin erakusgarria ere. Museo hau jasotzen duen eraikina erabat berritu behar izan dute, Museoa eratzeko.

Garai batean, Beraiz familiaren Jauregi-etxea izan zen. Tuterako nobleziako familia ezagunenetako bat zen, Erdi Arotik bertatik. Aldi Barrokoan, jauregia goitik behera berritu zuten, eta klasizista erako aurrealdea jarri zioten. Bilduma osatzen duten funtsak bi zati nabarmenetan bereizita daude: batetik, Cesar Muñoz Solak margotutako lanak ditugu, Museoko areto berezi batean jarriak; eta, bestetik, gainerako lan guztiak ditugu, hainbat egilerenak eta hainbat jatorritakoak. Gehienak ere 1850 eta 1950 bitartekoak dira, eta horiek osatzen dute museo honetako ardatz nagusia.


Bildumaren gai nagusia irudikatutako gaien eta Muñoz Sola bildumagilearen gustu estetikoen arteko lotura da. Bildumagileak berak margolari moduan marrazten dituen gaiei buruzko koadroak eskuratu zituen; esate baterako: natura hilak, erretratuak eta paisaiak; eta neurri txikiago batean, itsasoa, erlijio eta mitologia gaiak, barneko irudiak eta genero irudiak.

Helbidea: Plaza Zaharra, 2. 31500 Tutera.

Titularra: Tuterako Udala.

Edukia: Frantses pintura modernoa (1850-1950) eta Cesar Muñoz Solaren lana.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 13:30era.

Tarifak: Helduak: 2,00 euro.

Telefono zenbakia: 948 402640. Fax zenbakia: 948 403055.

Helbide elektronikoa: museomunozsola@tudela.com

www.museomunozsola.com

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa