Castellano | Euskara | Français | English

Done Jakue bidearen alboan dagoen Jauregi erromaniko interesgarrian, Gustavo de Maeztu y Whitney artista aldeaniztunaren ondarea biltzen da.
Nafarroako Errege-erreginen Jauregi zaharrean dago kokatuta, Granadako Egako Duke-dukesen Jauregi izenez ere ezagutzen den horretan. Eraikin erromaniko zibila da, eta kapitel historiatuak ditu. Martin de Logroñok egindako kapitel batek Roldanek Ferragut erraldoiarekin izandako borroka ispilatzen du. 1991. urtean zabaldu zuten berriz ere eraikina, berritu ostean. Gustavo de Maeztu y Whitney (1887-1947) idazle eta margolaria da Museoko erreferentzia nagusia. Jaiotzez, gasteiztarra izan arren, Lizarran bizi izan zen hil artean. Lan plastiko eta grafiko garrantzitsuak biltzen dira, eta hainbat gai lantzen dira: emakumearen irudia, erretratuak, natura hilak eta paisaiak. Gainera, bere ohiko estiloak hiru alde ditu: alderdi kosmopolita, alde harrigarria eta bazterreko aldea. Hainbat genero eta tekniketako marrazki hautatu batzuen alboan, Maeztuk berak plastikaren munduan egindako ikerkuntza lan batzuk ere ikusgai daude, zeharka bere joera literarioa aintzat hartuz.
Helbidea: San Nikolas kalea, 1. 31200 Lizarra.
Titularra: Lizarrako Udala.
Edukia: Gustavo de Maeztu y Whitney (1887- 1947) margolari eta grabatu-egilearen lana.
Zerbitzu osagarriak: Liburutegia, aldi baterako erakusketen aretoa, dokumentazio zentroa, kultura ekitaldietarako espazio aldagarria.
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara (no parece muy posible…). Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 13:30era. Astelehenetan: itxita dago.
Tarifak: Doako sarrera.
Telefono zenbakia: 948 546037
Fax zenbakia: 948 553257
www.museogustavodemaeztu.com