Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako Gobernuaren atariak, 012 INFOLOCAL zerbitzuaren bidez, Aisialdi eta Kulturaren Agenda eskaintzen du. Nafarroan hainbat erakunde kultural, prubliko eta pribatuk antolatzen dituzten kultura eta aisia jarduerak ezagutzeko zerbitzu hau erabiltzea gomendatzen dizugu.
Bere aldetik, Kultura eta Turismo Departamentuak, bere agendan ondorengo jarduera hauek mantentzen ditu:
PROGRAMA ARTISTIKOAK:
Dagozkion programazioak kontsultatu:
Lizarrako Antzinako Musikaren Astea
Dagoeneko 39. aldia du programa beterano honek Lizarran. Uda amaieran egin ohi da, aurten zehazki irailaren 9tik 14ra, eta San Migel elizan bilduko dira haren karietara musikariak eta zaletuak.
"Julián Gayarre" Nazioarteko Kantu Lehiaketa
”Bel canto” izenekoaren inguruko nazioarteko lehiaketa honek hamabigarren urtea du, eta Iruñean eginen da irailaren 13tik 20ra, Teresa Berganza epaimahaiko ohorezko burua izanen dela.
Udazkeneko bira
Urritik abendura bitartean kultur jarduerak antolatzen dira herri ttikietan (200 - 1.000 biztanle)
PROGRAMA BEREZIAK
Nafarroako Gobernuak eta beste erakunde batzuek antolatutako kultur jardueren programazio osoa “CULTURA 08. Actividad cultural en Navarra” dokumentuan kontsultatu dezakezu.