(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Beste jarduera batzuk

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nafarroako Museoa

Nafarroako museok hainbat ikastaro, hitzaldi eta ihardunladi antolatzen ditu urtean zehar. Horren eredua da Arte Garaikideari buruzko Hizaldi Zikloa, Francisco Calvo Serraller kritikariak zuzenduta.

Informazioa:
Nafarroako Museoa
Santo Domingo kalea 47. Pamplona
Tel.: 848 426492 or 848 426498
E-mail: museo@cfnavarra.es

Artsaia

Artsaia Aretoak musika modernoarekin eta herri musikarekin zerikusia duten ikastaro, tailer eta kontzertuak antolatzen ditu. 

Informazioa:

Artsaia
Iruregaina industrialdea, 45,
31195. Aizoain (Nafarroa).
Telefono zenbakia: 948. 302 518
Helbide elektronikoa: infor@emm.es

Nafar Ateneo

Erakunde beterano honen Musika eta Dantza atalak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar.

Informazioa:

Nafar Ateneoa
Barañain hiribidea, 10, 1. A. 31008 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 275 302
Helbide elektronikoa: ateneonavarro@masbytes.es

Bertsoaroa

Nafarroako Bertsozale Elkartea "Bertsoaroa" antolatzen du urrian bertsolaritza sustatu eta ezagutarazteko. Elkartea 1987an sortu zen eta lau arlo lantzen ditu: transmisioa, zabalkundea, ikerkuntza eta komunikazioa. "Bertsoaroa"-z gainera, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta bertsolari gazteentzako Mariano Izeta Sariketa dira elkarteak antolatzen dituen ekitaldi nagusiak.

Informazioa:

Nafarroako Bertsozale Elkartea
Telefono zenbakia: 948. 143 747
Helbide elektronikoa: nafarroako@bertsozale.com

Nafarroako Antzerki Eskola

Nafarroako Antzerki Eskolaren helburu nagusiak hauexek dira: antzerki formazio erabatekoa eskaintzea, Antzerkiaren maila zientifikoa eta artistikoa mantentzea, ikerkuntza lerroak bultzatu eta sustatzea, antzerkia gizartean zabaltzeko jarduerak burutzea eta ikastaroak antolatzea. Hainbat ildo lantzen ditu horretarako: prestakuntza, ikuskizunen produkzioa eta zabalkundea, eta ikerkuntza eta dokumentazioa. Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako hitzarmenari esker, antzerki tekniken ikastaroak, haurrentzako antzerki tailerrak, udako ikastaroak eta Udazkeneko Antzerki Zikloa antolatzen ditu.

Informazioa:

Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin kalea, 5, 31001 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 229 239
Helbide elektronikoa: info@laescueladeteatro.com

Nafarroako Abesbatzen Elkartea

Nafarroa osoko 51 abesbatza biltzen ditu eta abesbatza horien etengabeko prestakuntza du eginkizun. Horrez gainera, udazkeneko Nazioarteko Abesbatzen Zikloa antolatzen du.

Informazioa:

Nafarroako Abesbatzen Elkartea
Telefono zenbakia: 948. 240 406.
Helbide elektronikoa: federacion@corosdenavarra.org 

Gayarre Antzokia Fundazioa

Nafarroako Gobernuak hitzarmena izenpetzen du urtero Iruñeko Gayarre Antzokiarekin antzerki eta dantza ikuskizunen programaziorako. Lankidetza horren fruitu, Molièreren "Zekena" produkzioa eszenaratu da udaberri honetan, eta Nafarroa osoko hamabost bat eszenatokitan antzeztuko da.

Informazioa:

Gayarre Antzokia
Karlos III.aren etorbidea, 3, 31002 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 220 139
Helbide elektronikoa: teatrogayarre@teatrogayarre.com

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa