Castellano | Euskara | Français | English

“Erdi Aroko historia gaur egun: pertzepzio akademikoa eta gizartearen pertzepzioa” izenburupean, uztailaren 21 eta 25 bitartean, biak barne, izango da, Lizarrako Nafarroako Erregeen Jauregian.

Lizarran egiten da Erdi Aroko Ikasketen Astea.
Erdi Aroko Aste honekin, dagoeneko 35 dira Lizarran egindako topaketak, Erdi Aroko Europako bizimoduarekin lotutako gaiak ardatz hartuta.
Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astea munduko zientzia topaketa garrantzitsuenetakoa da, bere generoan, Spoletokoarekin batera (Italia). Urtero-urtero, ospe handiko zientzialariak eta historialariak biltzen dira Lizarran, batzordeak proposatutako gai guztiak lantzeko asmoz.
Aste honek Nafarroako Errege-erreginek Lizarran zuten Jauregian dauka Egoitza nagusia; esan nahi baita, Gustavo de Maeztu Museoan.
Jardueraren funtsezko ezaugarri moduan, urtero Asteari buruzko aktak argitaratzen dira. Argitalpen hori Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean eskura daiteke.
Erdi Aroko Ikasketen Astea 1963an sortu zen, Jose Maria Lacarra historialariaren zuzendaritza zientifikopean eta Done Jakue Bidearen Adiskideen Elkarteak babestuta. Francisco Beruete idazle eta historialaria zen, hain zuzen, Elkarte horretako bultzatzailea.
Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Astea
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea
Programaren koordinazioa:
Toña Trueba
Telefono zenbakia: 848. 42 46 81
Fax zenbakia: 848. 42 46 24
Helbide elektronikoa: atruebas@cfnavarra.es