Erdi Aroko musika eta musika errenazentista eta barrokoa maite dutenentzat

Lizarrako 39. Antzinako Musika Astea.
Lizarrako Antzinako Musika Astea kultur programarik zaharrenetakoa da Nafarroako Gobernuak antolatuen artean.
Urtero, irailean, musika zahar onenaren adierazpena (Erdi Arokoa, errenazentista eta barrokoa) eskaintzen du nazioarteko ospea duten bakarlari eta ganbarako taldeen emanaldien bidez.
Kontzertuek Lizarrako San Miguel Eliza dute egoitza nagusia. Emanaldiez landara, azkeneko edizioetan, egitaraua zabaldu da eta mintzaldiak eta bestelako ekitaldi didaktikoak ere antolatu izan dira
Lizarrako Antzinako Musika Astea Nafarroako Gobernuak Lizarrako, Logroñoko eta Gasteizko Udalekin lankidetzan antolatutako programa da.
2006. urtetik Antzinako Musika Jaialdietako Europako Sare ospetsuan parte hartzen du, REMA.
2008. urtean, Antzineko Musika Astea irailaren 9tik 14ra izanen da.
Koordinazio orokorra:
Esperanza Asiáin
Telefono zenbakia: 848 424682
Fax zenbakia: 848 424624
Helbide elektronikoa: easiaina@cfnavarra.es