(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Cultur Navarra

Cultur Navarra: Turismoa eta Kultura   

2008ko kartelaren detailea

2008ko Cultur Navarraren kartela

Gure Erkidegoan egin beharreko egonaldia turistei atseginagoa bilakatzeko helburua duen Kultura programa bat da Cultur. Beraz, bereziki, egun horietan gure lurraldera opor eta atseden egun batzuk igarotzera datozen pertsonei begira dagoen programa da. Eskualdeko bazter erakargarrienez gozatzeko aukera ematen baitie. Horretarako, uztailean eta abuztuan hamaika jarduera antolatzen dira turismo, paisaia edo natura intereseko hainbat herri edo txokotan.
Azken batean, Foru Erkidegoa bisitatzera datozen turista eta bidaiarientzako kultura hedapenerako programa da CULTUR.
Nafarroako arte eta tradizio adierazpenen lagin bat da: musika, arte plastikoak, dantza, herri kirolak, eskulangintza, antzerkia… Ondare intereseko hainbat tokitan egiten da: parke naturaletan, monasterioetako klaustroetan, upategietan, eliza gotiko eta barrokoetan, herri bitxietako kale eta plazetan…
 

2008an Cultur uztailaren 18tik abuztuaren 31ra ospatuko da. Egitaraua deskargatzen ahal duzu.

CULTUR
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea

Koordinazio orokorra:
Iñaki Gordejuela
Telefono zenbakia: 848 42 46 75
Helbide elektronikoa:igordejh@cfnavarra.es



 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa