Nazioarteko hitzordua, fikziozkoa ez den zinemarekin

Punto de Vista Zinemaldiaren 2009ko kartela.
Punto de Vista Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia zine dokumental izenaren azpian, oro har, biltzen den zinema egiteko, ezagutzeko eta aztertzeko eremua da.
Jaialdia fikziozkoak ez diren ikusentzunezkoen genero guztiei zabalik dago: egilearen dokumentala, sormenezko dokumentala, saiakerako dokumentala, zinema-egunkaria, edo etxeko materialetatik edota material brziklatuetatik abiatuta egindako lanak.
Jaialdiaren helburuetako bat da errealari buruzko hausnarketa sustatzea.
Jaialdiaren Sail ofizialean edozein herritako documentalek parte hartzen ahal dute .
Jaialdiak hainbat sari ofizial eta berezi ematen ditu. Horien artean "El Gran Punto de Vista" saria, 9.000 eurokoa, filmerik onenari ematen zaiona, eta "Jean Vigo" saria, 5.000 eurokoa, zuzendaririk hoberenarentzat.
"Punto de Vista" Nafarroako Nazioarteko Dokumentalen Jaialdiaren hirugarren edizioa 2008ko otsailean izan da