(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren

Udako hitzordua klasikoekin

Erriberriko Jauregiko harresiak primerako atze-oihalak dira garai guztietako antzerkigile onenen lanetarako. Uztailean eta abuztuan, antzerki klasikoaren jarraitzaileek hitzordua izango dute Erriberriko hirian. Datorren edizioa, uztailaren 18tik abuztuaren 3era eginen da.
Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren Kartela

2008ko Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren kartela

Hasieratik bertatik, Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiak egitarau orokorra izan du: kalitatezko antzezlana eta kalitatezko testua bilatzen duten ikus-entzuleei eskainitako lana da, eta, era berean, Erriberriko gazteluaren ingurune bereziaz gozatzeko aukera ezin hobea.

Jaialdia egiteko, bi agertoki daude aire zabalean. Batetik, La Cavan dagoena, formatu handieneko ekoizpenetarako; 700 ikus-entzulerentzako tokia duena. Eta, bestea, San Pedroko Klaustro liluragarri eta lasaia, formatu txikiko lanetarako, edo antzezlanaren ezaugarriak direla tarteko, ikus-entzuleak hurbil egotea behar den ikuskizunetarako.

Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentua - Vianako Printzea Erakundeak zuzenean kudeatutako programa da, eta Erriberriko Udala, Cementos Portland Valderrivas enpresa eta Nafarroako Autobideak izan dira babesleak. Laguntzaileak, berriz, ondokoak: Paradoreak eta Nafarroako Ardoaren Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailea.

Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea
Prentsa eta hedabideekiko harremanak
Montse Pérez
Telefono zenbakia:848. 42 46 86
Helbide elektronikoa: festivaldeolite@navarra.es
Fax zenbakia: 848. 42 46 24

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa