(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Kultura erakundeak

enlaces relacionados

Nafarroak kultur eta arte jarduera bizi eta aberatsa du urtean zehar, Arte eta Kultura Entitateekin urtero hitzartzen diren Hitzarmen eta Laguntzei esker. Entitate horiek lankidetza hitzarmenak izenpetzen dituzte Nafarroako Gobernuarekin, artea eta kultura sustatu eta zabaltzea eginkizun duten jarduerak egiteko. Hona hemen aipagarrienak:

Kultura erakundeak


Artsaia

Artsaia Aretoak musika modernoarekin eta herri musikarekin zerikusia duten ikastaro, tailer eta kontzertuak antolatzen ditu.

Informazioa:
Artsaia
Iruregaina industrialdea, 45, 31195. Aizoain (Nafarroa).
Telefono zenbakia: 948. 302 518
Helbide elektronikoa: artsaia@artsaia.com
http://www.artsaia.com

Nafar Ateneoa

Erakunde beterano honen Musika eta Dantza atalak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar.

Informazioa:
Nafar Ateneoa
Barañain hiribidea, 10, 1. A. 31008 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 275 302
Helbide elektronikoa: ateneonavarro@masbytes.es
http://www.ateneonavarro.es

Baluarte Auditorioa

Nafarroako Gobernuak Baluarte Fundazioa sortu zuen 2003an, eta kultur ekitaldiak antolatzeko ardura eman zion Batzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan. 3 milioi euro bideratzen dira urtero programazio horretara.

Informazioa:
Baluarte
Baluarte Plaza. 31002 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 066 066
Helbide elektronikoa:baluarte@baluarte.com
http://www.baluarte.com

Bertsoaroa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak "Bertsoaroa" antolatzen du urrian bertsolaritza sustatu eta ezagutarazteko. Elkartea 1987an sortu zen eta lau arlo lantzen ditu: transmisioa, zabalkundea, ikerkuntza eta komunikazioa. "Bertsoaroa"-z gainera, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta bertsolari gazteentzako Mariano Izeta Sariketa dira elkarteak antolatzen dituen ekitaldi nagusiak.

Informazioa:
Nafarroako Bertsozale Elkartea.
Telefono zenbakia: 948. 143 747
Helbide elektronikoa: nafarroako@bertsozale.com
http://www.bertsozale.com

Iruñeko Katedraleko Musika Kapera

1206an sortua, Nafarroako musika erakunderik zaharrena da. Nafarroako festa eta erlijio ospakizun nagusietan parte hartzen du, Pablo Sarasate Orkestrarekin eta Iruñeko Orfeoiarekin batera. Aurelio Sagaseta da zuzendaria, kapera maisu kalonjea. Ganbera musika eta abesbatza eta orkestrarako erlijio musika lantzen ditu batik bat. Hainbat disko grabatu ditu Katedralaren artxiboko obra argitaragabeekin.

Informazioa:
Iruñeko Katedralaren Musika Kapera
Dormitaleria kalea, 3, 2. 31001 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 227 933
Helbide elektonikoa: asagasaeta@terra.es

Bidasoako Laburmetraien Nazioarteko Lehiaketa

Bertiz Partzuergo Turistikoak fikziozko laburmetraien eta animazio filmen lehiaketa antolatzen du errealizadore gazteei lagundu eta Bidasoa bailarako biztanleen artean zinemazaletasuna bultzatzeko.

Informazioa:
Bertiz Partzuergo Turistikoa. Landa Turismoko Zentroa. 31720 Oieregi-Bertizarana.
Telefono zenbakia: 948. 592 323
Helbide elektronikoa: bertiz@consorciobertiz.org

Plektro Musikako Nazioarteko Zikloa

1918an Iruñean sortutako "Artearen Adiskideak" Musika Elkarteak Plektro Musikako Nazioarteko Zikloa antolatzen du urtero abuztuan. Plektro Musikako "Iruñea Hiria" Jaialdia ere elkarte horren ardurapean egiten da, Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Elkartearen beste zereginetako bat musika mota honen inguruko master eskolak antolatzea da.

Informazioa:
Artearen Adiskideak.
Nafarroako Monasterioak Plaza, 9 behea. 31011 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948.196 535
Helbide elektronikoa: losamigosdelarte@yahoo.es

Iruñeko Ganbera Abesbatza

1946an Luis Morondok sortua eta Lanaren Dominarekin berriki saritua, Iruñeko Ganbera Abesbatzak jaialdi eta kontzertu ugari eskaintzen ditu urtean zehar. Ehunetik gora disko argitaratu ditu eta kalitate eta ospe handiko abesbatza da musikaren munduan. Ganbera Abesbatzak hitzarmena izenpetzen du urtero Nafarroako Gobernuarekin bere programazioa gauzatu ahal izateko.

Informazioa:

Erletokieta, 10 behea, 31007 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 273 939
Helbide elektronikoa: info@coraldecamaradepamplona.com http://www.coraldecamaradepamplona.com

Nafarroako Antzerki Eskola

Nafarroako Antzerki Eskolaren helburu nagusiak hauexek dira: antzerki formazio erabatekoa eskaintzea, Antzerkiaren maila zientifikoa eta artistikoa mantentzea, ikerkuntza lerroak bultzatu eta sustatzea, antzerkia gizartean zabaltzeko jarduerak burutzea eta ikastaroak antolatzea. Hainbat ildo lantzen ditu horretarako: prestakuntza, ikuskizunen produkzioa eta zabalkundea, eta ikerkuntza eta dokumentazioa. Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako hitzarmenari esker, antzerki tekniken ikastaroak, haurrentzako antzerki tailerrak, udako ikastaroak eta Udazkeneko Antzerki Zikloa antolatzen ditu.

Informazioa:
Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin kalea, 5 31001 Iruñea.
Telefono zenbakia:948. 229 239
Helbide elektronikoa: info@laescueladeteatro.com
http://www.laescueladetratro.com

Obanosko Misterioa

Obanosko Misterioa Erdi Aroko Done Jakue bidean girotutako elezahar baten antzezpena da. 1965az geroztik urtero egiten den antzezpen honetan Obanosko herritarrak dira jokalariak, eta 800 pertsonaia gutxi gorabehera antzezten dituzte. Hurrengo antzezpenak 2008ko uztailaren 22tik 29ra bitartean egingo dira, Obanosen.

Informazioa:
Obanosko Misterioa Fundazioa. Santa Maria kalea, z/g. 31151 Obanos.
Telefono zenbakia: 948. 344 544
Helbide elektronikoa: info@misteriodeobanos.org
http://www.corosdenavarra.org

Iruñeko Zinema Jaialdia

2001ean egin zen lehen aldiz, zinemagile berriei laguntzeko xedearekin. 2003an zinema solidario eta konprometituago baten aldeko apustua egin zuen. Lau dira jaialdiaren atalak: Alternatif, Cineactiv, Balio Bisuala eta Gidoi Lehiaketa.

Informazioa:
Iruñeko Zinema Jaialdia. Mutiloabeitiko industrialdea. A kalea 34. 31192 Mutiloabeiti.
Telefono zenbakia. 948. 291 086
Helbide elektronikoa: info@festivaldecinepamplona.com
http://www.festivalcinepamplona.com

Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdia

Opera Prima Zinema Jaialdia 2000. urtean jaio zen espainiar zinemagintzan urtean eginiko lehenengo lan onenak saritzeko, eta zuzendari, gidoigile eta aktore berrien karrerei bultzada emateko.

Informazioa:
Castel Ruiz Kultur Gunea. Mercadal Plaza, 7. 31500. Tutera.
Telefono zenbakia: 948. 825 868
Helbide elektronikoa: info@operaprimafestival.com
http://www.operaprimafestival.com

Gayarre Antzokia Fundazioa

Nafarroako Gobernuak hitzarmena izenpetzen du urtero Iruñeko Gayarre Antzokiarekin antzerki eta dantza ikuskizunen programaziorako. Lankidetza horren fruitu, Molièreren "Zekena" eta Chejov-en "Hiru Haizpa" produkzioak eszenaratu dira.

Informazioa:
Gayarre Antzokia
KARLOS IIIaren etorbidea, 3 31002 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 220 139
http://www.teatrogayarre.com

Nafarroako Musika Banden Federakundea

Nafarroako Musika Banden Federakundea 2001ean sortu zen eta 30etik gora bandak osatzen dute. Bi dira helburu nagusiak: Nafarroako banden arteko lankidetza bultzatzea eta estatuko beste banda batzuekiko trukea ahalbidetzea. Kirola eta Gazteria Topaketetan parte hartzen du, Musika Banden Lehiaketan

Informazioa:
Nafarroako Musika Banden Federakundea.
Telefono zenbakia: 638 283 642
Helbide elektronikoa: info@bandasdenavarra.com
http://www.bandasdenavarra.com

Nafarroako Euskal Kantuzaleen Elkartea

Elkartearen xedea euskal kantuak ezagutaraztea eta zaletuak kantuan eta dantzan jartzea da. Hainbat lehiaketa antolatzen ditu horretarako: Haur Kantari Jaialdiak, Euskal Kantu Txapelketa, Gazteak Kantari

Informazioa:
Euskal Kantuzaleen Eldartea
Joaquin Beuntza, 13, 1. 31014 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 141 812
Helbide elektronikoa: euskokultu@terra.es

Iruñeko Orfeoia

1865ean sortua, 120 ahots ditu gaur egun, haurren abesbatzako eta eskolaniako ahotsak barne. Horrek errepertorio sinfoniko-koral askotarikoa interpretatzeko aukera ematen dio. Sari ugari jaso ditu: Kulturaren Vianako Printzea Saria, besteak beste. Nafarroako Gobernuarekin izenpetutako hitzarmenari esker, Nafarroan zaharrenetarikoa den kultur entitate honek programazio bizi eta aberatsa gara dezake.

Informazioa:
Iruñeko Orfeoia
Pozoblanco kalea, 15, 2. 31001 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948.222 089
Helbide elektronikoa:comunicacion@orfeonpamplones.com
www.orquestapablosarasate.com

Iruñeko Elkarte Filarmonikoa

Iruñeko Elkarte Filarmonikoak kontzertuak antolatzen dihardu azken 45 urteetan musika munduko protagonista nagusiekin, kalitatea harturik premisa bakartzat. Kontzertuak Iruñeko Baluarte Auditorioan egiten dira.

Informazioa:
Iruñeko Elkarte Filarmonikoa
San Inazio etorbidea, 12, 2. esk. 31002 Iruñea.
Telefono zenbakia: 948. 221 705

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa