Castellano | Euskara | Français | English


Yuki Manuel Janke (Alemania), "Pablo Sarasate" Nazioarteko 9. Biolin Lehiaketako irabazlea.
Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa Iruñeko biolin-jotzaile handiari egindako omenaldia da. Musikari bikainaren irudia nazioartean hedatzea da lehiaketaren helburu lehena, eta baita Nafarroako Foru Erkidegoa bera nazioartean barreiatzea ere.
Vladimir Spivakov errusiar biolin-jotzailea da epaimahaiko burua. Lehiaketa honetan kudeaketa zorrotza egiten da, eta bertan parte hartzen duten lehiakideek maila tekniko handia izan ohi dute; ondorioz, lehiaketa hau egoitza Genevan duen Musika Lehiaketen Munduko Federazioan txertatuta dago.
Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketak ateak zabalik ditu 27 urtez azpiko mundu osoko biolin-jotzaileentzat. Lehenengo saria 10.000 eurokoa da, baina badira beste sari batzuk ere: 7.000 eta 1.800 eurokoak eta baita hainbat ikasketa poltsa ere.
Informazio gehiago
Nazioarteko Biolin Lehiaketa
Navarreria kalea, 39
31001 Iruñea
Koordinazio orokorra
Iñaki Gordejuela Hierro
Telefono zenbakia: 848. 42 46 75
Helbide elektronikoa: igordejh@cfnavarra.es.
María José Redín
Telefono zenbakia: 848. 42 46 83
Helbide elektronikoa: violin@cfnavarra.es
Fax zenbakia: 848. 42 46 24