Castellano | Euskara | Français | English


Lehiaketaren X. Edizioko irabazleak.
Julian Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa 1980an sortu zuten, izena ematen dion Nafarroako tenorearen irudia sustatzeko eta nazioarteko kulturan Foru Erkidegoa hedatzeko helburuarekin. Lehiaketa hau bi urtean behin egiten da, eta ateak zabalik ditu mundu osoko interprete gazteentzat.
Teresa Berganza mezzosopranoa ohorezko epaimahaiburua izanen da. Piero Rattalino maisua, berriz, ekimenaren zuzendaritza artistikoaz arduratuko da.
Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketa bezalaxe, Musika Lehiaketen Nazioarteko Federazioan jasota dago lehiaketa hau. Gizonezkoen eta emakumezkoen ahotsetarako bi sari ofizial ditu; hurrenez hurren, 10.000 eta 6.000 eurokoak. Bestalde, hainbat sari berezi ditu, eta baita bekak eta ikasketa poltsak ere.
Informazio gehiago
Nazioarteko Kantu Lehiaketa
Navarreria kalea 39
31001 Iruñea
Koordinazio orokorra
Iñaki Gordejuela Hierro
Telefono zenbakia: 848. 42 46 75
Helbide elektronikoa: igordejh@cfnavarra.es
María José Redín
Telefono zenbakia: 848. 42 46 83
Helbide elektronikoa: canto@cfnavarra.es
Fax zenbakia: 848. 42 46 24