(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Aurkezpena

enlaces relacionados

contacto de esta sección

Yanguas y Miranda 27, bajo
31003 Pamplona
Teléfonos: 848 426325 /
848 426313
Fax: 848 423818
servcoopdes@cfnavarra.es

Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetza, funtsean, planetako beste herri batzuen garapen osoari dagokionez garatutako gizarte demokratikoen elkartasunaren adierazpena da. Mugimendu hori gizarte zibileko ekimenei lotuta egon da, eta horretan askotariko sentikortasun politiko, humanitario eta erlijiosoak ordezkatuta egon dira.

Gai horien inguruan herritarren sentsibilizazioa eta gizarte-presioa handitu direnez 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Garapenaren aldeko Lankidetzarako aurrekontu publiko zehatzak onestean, eginkizun horretara bideratutako funtsak hazi egin ziren, eta modu paraleloan, baita eginkizun horretan aritzen diren erakunde formalen kopurua ere.

Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetza programak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Sailak 1991tik abian duenak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, Nazio Batuen Eraketa Aktak, Europar Batasuneko Itunak, Espainiako Konstituzioak, Nazioarteko Lankidetza Legeak eta, amaitzeko, Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Foru Legeak aldarrikatzen duten nazioarteko beharrezko elkartasuna du oinarri.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa