Castellano | Euskara | Français | English

Yanguas y Miranda 27, bajo
31003 Pamplona
Teléfonos: 848 426325 /
848 426313
Fax: 848 423818
servcoopdes@cfnavarra.es
"Nafarroa" Nazioarteko Saria Elkartasunari
Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxako Nafarroako Eskualde Zuzendaritzak "Nafarroa" Nazioarteko Saria Elkartasunari , deitzen dute urtero. Horren xedea da herrialde eta herri txirotuetan egoera behartuan dauden gizarte-sektoreen aldeko lan boluntario eta solidarioaren garrantziari buruz gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.
Elkartasuna gazteen artean sustatzeko programa
Nafarroako Gazteria Institutuarekin lankidetzan, Institutuak berak bere deialdiaren bidez ezarritako "Joan, Begiratu, Parte Hartu eta Kontaiguzu" programa bultzatzen da. Gazteak elkartasunean sentsibilizatzeko programa honen xedea, GGKEek garatzen dituzten proiektuen bidez, elkartasunaren balioa sustatzea da, nafar gazteei herrialde txirotuetan modu behartuan bizi diren herriekin esperientzia bat izateko aukera eskainiz. Horrez gain, eta berrikuntza moduan, deialdiaren barruan beste modalitate bat sartu da, hots, garapenaren aldeko lankidetzaren ikastaro teoriko-praktikoak tokian-tokian egitea. Horren helburua gazteak praktika oinarri hartuta proiektu baten zikloaren kudeaketan trebatzea da.
Sentsibilizazio-ekintzak
Ekintza hauen bidez, nafar gizarteak garapen bideko herrialdeak ukitzen dituzten arazoak hobeto hautematen lagundu nahi da. Ekintza horiek, besteak beste, dibulgazio-kanpainak, informazio-zerbitzuak, bidezko merkataritzaren eta garatze bideko herrialdeetatik datozen produktuen kontsumo arduratsuaren aldeko ekimenak babestea, erakusketak edo material didaktikoak egitea izan daiteke.
Garapenerako Hezkuntza Proiektuak
Tresna honen bidez garapen bideko herrialdeak ukitzen dituzten arazoak hobeto ulertzen, horiekiko jarrera positiboa sortzen eta horiekin elkartasuna eta lankidetza aktiboa bultzatzen laguntzen duten hezkuntza-prozesuak sustatu nahi dira. Proiektu hauek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan egin daitezke.