(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

 Imagen decorativa
Jarduera modalitateak

enlaces relacionados

contacto de esta sección

Yanguas y Miranda 27, bajo
31003 Pamplona
Teléfonos: 848 426325 /
848 426313
Fax: 848 423818
servcoopdes@cfnavarra.es

Nafarroako Gobernuaren Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren jarduerak jarduera modalitate batzuen barruan sartzen dira: Lankidetza Ekonomikoa, Lankidetza Teknikoa, Prestakuntza eta Ikerketa, Laguntza Humanitarioa eta Garapenerako Hezkuntza. Horietako bakoitzak bere tresnak ditu, jarduera beharrizan desberdinei erantzuna emateko.
Lankidetza ekonomikoa
Lankidetza Teknikoa
Laguntza humanitarioa
Garapenerako hezkuntza

Lankidetza Ekonomikoa

Txirotasuna (dimentsio guztietan) errotik kentzen laguntzea du xede, GGKEei eta tokiko bazkideei finantza-laguntza emanda garapenaren aldeko mikroekintzak, proiektuak eta programak egiteko Nafarroako Gobernuaren lankidetza jasotzen duten herrialdeetan.

Lankidetza Teknikoa, Heziketa eta Ikerketa

Modalitate berri honen helburua lankidetza-proiektuak eta –programak gauzatzeko indartzea eta beharrezko gaitasunak sortzea da. Horretarako, GGKEen eta tokiko bazkideen eskura jartzen dira laguntza teknikoaren, heziketaren eta ikerketaren arloko adituen ezagutza eta esperientzia.

Laguntza Humanitarioa

Modalitate hau laguntza humanitarioko programak eta proiektuak laguntzera bideratuta dago, hondamendi naturalen edo giza jatorriko gatazken ondorioz larrialdi-egoeran edo arrisku larrian dauden herriei lagundu eta horiek zaharberritzeko.

Garapenerako Hezkuntza

Esku hartzeko modalitate honen bidez, munduan gaur egun bizi dugun elkarmenpekotasun egoeraren eta garapenaren arrazoien eta efektuen ezagutza sustatu nahi da. Modu horretan, nazioarteko harremanen aldeko jarrera eta balio positiboak sortu eta herritarren konpromisoa sustatu nahi dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa