Castellano | Euskara | Français | English

Yanguas y Miranda 27, bajo
31003 Pamplona
Teléfonos: 848 426325 /
848 426313
Fax: 848 423818
servcoopdes@cfnavarra.es
Horrez gain, gure gizartea aldatzen ere lagundu nahi dugu, balioak sustatuz, besteak beste, nazioarteko elkartasuna, integrazioa eta gizarteratzea edo erantzukizuna herrialde haien garapen ekonomiko eta sozialean zuzenean eragiten duten ondasunen eta baliabide energetikoen kontsumoan.
Amaitzeko, lankidetzan aritu diren pertsona, erakunde eta entitate guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu 2007-2010 Nafarroako Lankidetzaren I. Plan Gidaria aurrera ateratzeko erakutsitako ahalegin, lan eta inplikazioarengatik.
Hemen Nafarroako Lankidetzaren I. Plan Gidaria kapituluka deskargatu daiteke PDF formatuan:
Aurkibidea eta sarrera (PDF, 411 KB)
1. kapitulua
Abiapuntuko egoera errepasatzen du, hortik aurrera egiteko. Lehen atal honetan, Nafarroako Gobernuak egindako lankidetzaren testuinguru historiko arau-emailea jorratzen da.
2. kapitulua
Nafarroako Gobernuaren eta erkidegoko lankidetzan parte hartzen duten beste agente batzuen jardueraren oinarrizko printzipioak eta balioak aztertzen ditu; horrez gain, garrantzia eta eragina direla bide kontuan hartu behar direnak aipatzen ditu: nazioarteko esparruko printzipioak eta Espainiako lankidetza arautu eta autonomia-erkidegoak zuzenean ukitzen dituzten printzipioak.
3. kapitulua
Plangintza honen helburuak eta ildo estrategikoak aztertzen ditu. Helburuak helburu orokor eta estrategikoa eta kasuan kasuko helburu zehatzak abiapuntu hartuta egituratzen dira. Helburu horiei begira dago Nafarroako Gobernuaren jarduera, eta hurrengo lau urteetarako jarduera ildo nagusien bidez zehazten dira (2007tik 2010era).
4. kapitulua
Nafarroako Gobernuaren lankidetzaren agenteen eta egile protagonisten sorta ezartzen du.
5. kapitulua
Nafarroako Lankidetzaren tresnak definitzen dira aldi honetarako. Atal honetan, Nafarroako Gobernuak nazioarteko lankidetzan dituen bost jarduera-modalitate nagusiak egituratzen dira: garapenaren aldeko lankidetza, garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazioa, laguntza teknikoa, heziketa eta ikerketa, ekintza humanitarioa eta estrategia mistoak.
6. kapitulua
Plan Gidari honek oinarri izan dezakeen aurrekontu estimatua da. Edonola ere, Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-onespenei lotuta dago, baina zenbait aurrekontu-konpromiso ezarri nahi ditu, aurreko kapituluetan aurreratutako estrategiekin bat etorriz.
7. kapitulua
Planerako ebaluazio-sistema eta horren jarduera-ildoak planteatzen ditu. Plangintza estrategiko honen helburuak neurtu eta ebaluatu daitezkeen ekintzetan zehazten dira. Ildo horretatik, kapitulu honetan plangintza praktikan jartzeko tresnak, agenteak eta ebaluazio-erreminta egokiak aipatzen dira.
Glosarioa
Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza sistemaren gaur egungo esangura ulertzeko kontzeptu-giltzarriak biltzen ditu.
Nafarroako Lankidetzaren I. Plan Gidaria osorik (PDF, 1.82 MB)