Ongi etorri Arartekoaren webgunera

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa, gure Parlamentuak hala aginduta, herritarren oinarrizko eskubideak eta libertate publikoak betetzen direla zaintzen duen erakundea da, eta hartara, Nafarroako administrazio publiko guztien jarduna gainbegiratzen du.

Teknologia berriei esker, errazagoa da gu Nafarroako biztanleekin eta nafarrak beraien artean harremanetan jartzea. Harreman horiek azkartzeko, hain zuzen ere, jarri dugu webgune hau zuen esku. Honek ezin ditu hartu-eman pertsonalak ordezkatu, baina gertuagotik bizi ahalko ditugu herritar izatetik heldu zaizkizuen arazoak.

Balio beza webgune honek orobat libertateen eta giza eskubideen babes eta errespetu kultura hedatzen laguntzeko; izan ere, eskubide horietan oinarritzen dugu herritarrok bizikidetasuna, eta eskubide horien eraginez, hain zuzen ere, azaltzen da administrazioa Nafarroako gizartearen arazo pertsonal eta kolektiboekiko arduratsu eta kezkatsu.

Ongi etorri.

Francisco Javier Enériz Olaechea
Nafarroako Arartekoa