Castellano | Euskara | Français | English
Bozketarako hautestontziek, txartelek eta gutun-azalek kolore desberdinetakoak izan behar dute, hauteskunde autonomikoak, udaletakoak edo kontzejuetakoak ezberdintze aldera.
Gutun-azalak eta txartelak:
Hauteskundeetan, hauek izaten dira gutun-azalak eta txartelak identifikatzeko erabiltzen diren koloreak:
-Sepia kolorea: Parlamenturako hauteskundeak
-Kolore zuria: Udal-hauteskundeak
-Kolore urdina: Kontzejuetarako hauteskundeak
Hautestontziak
Hautestontzien tapa hautestontzian sartu beharreko txartelaren kolore berekoa izango da; hau da, Parlamenturako sepia kolorekoa, Udalerako kolore zurikoa eta Kontzejurako urdina. Horrelako hautestontzirik ez badago, Hauteskunde Mahaiko lehendakariak hautestontzi bakoitzaren gainean dagokion koloreko gutun-azala jarriko du, hautestontzia identifikatze aldera.
Hainbat Kontzejuk eratutako Udalen hauteskunde-mahaietan, Parlamenturako eta Udalerako hautestontziez gain, Kontzejuak adina hautestontzi egongo dira. Azken horiek identifikatzeko, gutun-azal urdina eta kontzeju bakoitzaren izena jarriko dira.