Castellano | Euskara | Français | English
1999-2003 denboraldiko Nafarroako Parlamentuko Osaera.
1999ko ekainaren 13ko hauteskundetan, %66,25ak hartu zuen parte, 1979. urtetik, Foru Komunitatearen Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetan izandako baxuena. Boto emaileen errolda, oraingo honetan, 461.729 biztanlekoa zen eta abstentzioa, berriz, %33,75koa.
Emaitzak honakoak izan ziren:
-UPN 22 aulki (125.497 boto)
-PSN-PSOE 11 aulki (61.531)
-EH 8 aulki (47.271)
-IU 3 aulki (20.879)
-CDN 3 aulki (20.821)
-EA-PNV 3 aulki (16.512).
Hauteskunde hauen ondoren osatutako Gobernuaren presidentea UPN alderdiko Miguel Sanz Sesma hautagaia izan zen.