Castellano | Euskara | Français | English

Parlamentuko Osaera 1979-1983 bitartean
Lehenengo hauteskundeak 1979ko apirilaren 3an egin ziren, 365.080 hautesle nafarren errolda batekin. Botoak %70,76 izan ziren, eta abstentzioa, berriz, %29,24.
Aulkiak eta botoak (parentesi artean) honela banatu ziren:
-UCD 20 aulki (68.040 boto)
-PSOE 15 aulki (48.289)
-UPN 13 aulki(40.764)
-HB 9 aulki (28.244)
-Merindadeko Hauteskunde Taldeak-AEM 7 aulki (17.282)
-Euskal Nazionalistak 3 aulki (12.845)
-Alderdi Karlista 1 aulki (12.165)
-Ezker Alderdietako Nafarroako Batasuna-UNAI 1 aulki (7.419)
-Nafarroako Foru Independenteen Hauteskunde Taldea-IFN 1 aulki(3.729).
Parlamentuan ordezkaririk lortu ez zuten bestelako alderdiek eta taldeek euren botoak batera bildu zituzten: 15.100 boto.
Nafarroako Gobernua honela osatu zen hauteskunde horien ondoren: 7 diputatu nagusi (4 UCD alderdikoak, 1 PSOE, 1 HB eta 1 A.E.M alderdikoa). Presidentea Ignacio Del Burgo Tajadura (UCD) izan zen, eta beranduago Juan Manuel Arza Muñuzuri-k ordezkatu zuen baita UCD alderdikoa ere.