(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nola bozkatzen da hauteskunde mahaian?

- Hauteskunde mahaian bozkatzeko ekintza pertsonala eta transferiezina da, nahiz eta boto-txartela aukeratzeko edo gutun-azalean sartzeko zailtasunak dituztenek , konfiantzazko pertsonei laguntza eskatu ahal izan.

- Hautesleak bere burua egiaztatu behar du presidentearen aurrean, NAN, Pasaportea edo gida-baimenaren bidez, eta hala badagokio, egoiliar-txartelaren bidez. Agiri horiek jatorrizkoak izan behar dira eta ez da fotokopiarik onartuko.

- Bakarrik bozkatu ahal izango dute mahai bakoitzari bidalitako eta bertako presidenteak eta bokalek erabiliko duten zerrendan agertzen direnek.

- Boto-txartela dagokion gutun-azalean egon behar da, baliozkoa izan dadin. Boto-txartelak eta gutun-azalak euren kolorearen eta aukeraren arabera identifikatuko dira: sepia Parlamenturako hauteskundeetarako, zuria, udal hauteskundeetarako eta urdin argia kontzejuen hauteskundeetarako.

- Bozkatzeko ekintza bakarra eta errepikaezina da, eta ekintza bakar horretan, hautesleak deialdia egindako hiru hauteskundeetan bozkatu dezake (Parlamentua, udala eta kontzejua, horretarako eskubidea izango balu) edo hiru horietako bakar batean, lehentasunaren arabera.

- Hautestontziak irekitzeko ordutegia 9etatik 20etara da.

- Mahaiak bozkatzearen ziurtagiri bat egingo du hautesleak eskatuta.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa