Castellano | Euskara | Français | English
- Hiritarren edozein taldek kandidatura bat aurkez daiteke Nafarroako Parlamenturako, udalerrietako eta kontzejuetako hauteskundeetarako, hauteskunde taldearen moduan.
- Ekimen hau interesatzen zaien hiritarrek bete beharreko dokumentazioa eskura izango dute udalerriari edo kontzejuari dagozkion Zonaldeko Hauteskunde Batzordeetan, edo Hauteskunde Batzorde Probintzialean, kandidatura Parlamentua hautatzeko bada.
- Dokumentazio horren barruan ekimenaren oinarri gisa aurkeztu behar diren sinaduren orriak hartzen ditu barne. Sinadurak kandidatura aurkezten den barrutiaren hautesleenak izan behar dira, hau da, Nafarroa osoa Parlamentua hautatzeko bada eta udalerri edo kontzeju bakoitzekoa, udal edo kontzejuen hauteskundeetarako bada. Sinadurak Udaletxeko idazkariaren edo notario baten aurrean egin behar dira.
- Parlamentuari dagokionez, eskatzen den sinaduren kopurua Nafarroa osoko hauteskunde erroldaren %1 da.
- Kontzejuak hautatzeko hauteskunde taldeei dagokienez, bi sinadura bildu beharko dira kontzejuak 50 biztanle baino gutxiago baditu eta hamaika sinadura, kontzejuak 50 biztanle baino gehiago baditu.
-Udal hauteskundeetan exijitutako sinaduren kopurua, hauteskunde talde baten kandidaturaren alde egiteko, hurrengo baremoaren arabera zuzentzen da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietarako, sinaduren kopurua udal hauteskunde erroldaren % 1 baino gehiago izan behar da, baldin eta sinatzaileen kopurua aukeratu behar diren zinegotzien kopuruaren bikoitza baino gehiago bada (hau da, bikoitza gehi bat); 5.001 eta 10.000 biztanle arteko udalerrietarako, sinaduren kopurua gutxienez 100 izan behar da; 10.001 eta 50.000 biztanleen arteko udalerrietarako, sinaduren kopurua gutxienez 500 izan behar da; eta Iruñerako, sinadura kopurua gutxienez 3.000 izan behar da.
- Hautesleen talde bakoitzak bakarrik kandidatura bat aurkeztu dezake, hau da, ezin da hauteskunde desberdinetara aurkeztu.
- Talde bakoitzak ordezkari bat aukeratu behar du dagokion Hauteskunde Batzordearen aurrean.