(Edukira Joan)
Nola aitortzen da postaz bozkatzeko eskubidea?
- Erroldan izena emandako hautesleek, bai Nafarroan bizi diren espainiarrak edo bai bertan bizi diren eta udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea duten atzerritarrak, postaz bozkatu dezakete, honako prozeduraren bidez:
- Espainiako edozein Correos bulegoan eskatu dezakete. Eskaera pertsonalki egin behar da NAN aurkeztuta. Correos enpresak eskaera hori izapidetuko du eta ondoren, hautesleak postaz bozkatzeko beharrezko agiriak eta jarraibideak jasoko ditu.
- Postaz bozkatzeko erabakia atzeraezina da, eskaera Correos enpresan izapidetu ondoren. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak, Correos enpresaren bidez, postaz bozkatzeko hautesle baten eskaera jasotzen duen unea, hautesle hura hauteskunde mailetara bidaltzen diren zerrendatik ezabatuko da, beraz, ezingo du atzera egin, ezta pertsonalki hauteskunde mailan bozkatu ere, bere botoa postaz ez bidali arren.
- Hauteslea gaixorik edo ezgaitua badago, aipatutako hautesleak baimendutako pertsona batek bere eskaera Correos enpresan egin ahal izango du. Baina, aurretik ezgaitasun hori egiaztatzen duen medikuaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko du. Egiaztagiri horrekin ahalmenak eskuordetzearen eskritura publiko egokia sinatzen duen notario bat bere etxera etortzeko eskatu ahal izango du. Zonaldeko Hauteskunde Batzordeak medikuari zein notarioari izapideak erraztu beharko dizkio. Bi izapideak doanekoak dira. Ohartarazi behar da pertsona batek ezin duela ezgaitu bat baino gehiago ordezkatu.
- Atzerrian bizi diren eta dagokien erroldan izena emandako espainiarrei dagokienez (CERA) honakoa da postaz bozkatzeko prozedura:
- Bizi diren herrialdeko kontsulatu espainiarrek informazio zabala eskaintzen dute prozedurari buruz, baino legearen arabera, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak Errolda horretan izena emandako guztiei, nahi izanez gero, bozkatzeko dokumentazio eta jarraibideak ofizioz bidaliko dizkie.