(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nola ematen dira ezagutzera hauteskundeen emaitzak?

- Hautestontziak hauteskunde egunean 20:00etan ixten dira. Une horretatik aurrera, hauteskunde mahai bakoitzaren kideak, ikuskatzaileekin batera, egongo balira, bozkatu den lekuan bertan, hautestontzietako botoen zenbaketa publikoari ekin egingo diote. Mahai guztietan Nafarroako Parlamentuko eta udaleko botoak zenbatuko dira, eta dagozkienetan, kontzejuenak ere.

- Zenbatzen diren botoak lehenik eta behin udal hauteskundeen hautestontzietakoak dira; ondoren, Parlamenturako hauteskundeei dagozkienak, eta, azkenik, kontzejuenak.

- Parlamentuen eta kontzejuen zenbaketen datuak dagokion Hauteskunde Batzordera eta Nafarroako Gobernura bidaliko dira.

- Hauteskunde gauean bertan, Nafarroako Gobernuak Parlamenturako hauteskundeen behin-behineko emaitzen berri emango du. Informazio horrek ez ditu kontuan hartuko atzerrian bizi diren nafarren botoak, horiek hiru egun geroago zenbatuko baitira, Hauteskunde Batzorde Probintzialean.

- Hauteskundeak pasa eta hiru egun geroago, Hauteskunde Batzorde Probintzialak eta Zonaldeko Hauteskunde Batzordeek udaletako eta kontzejuetako hauteskundeen zenbaketa ofizialak egingo dituzte, hauteskunde mahaiek bidalitako akten bidez eta kargu hautetsiak izendatuko dira.

- Behin betirako emaitzak egun batzuk beranduago jakinaraziko dira, behin-behineko zenbaketari jar dakiokeen errekurtsoen irizpena eman ondoren.

- Udal edo kontzejuaren hauteskunderen bat ezin bada antolatu izangai nahikorik ez zegoelako, deialdia berri egingo da zenbait hilabeteren epean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa