Castellano | Euskara | Français | English
- Hauteskunde errolda erakusgai jartzen da udaletxetan
- Errolda ziurtagiri espezifikoa. Hauteskunde Erroldaren Bulegoak ematen duen ziurtagiri bat da, interesatuek eskatuta, errolda erakusgai egon den bitartean okerraren bat aurkitu duten edo bozkatzerakoan, eskubide hori ukatzen zaien pertsonentzat, hauteskunde mailaren kideei emandako Erroldan agertzen ez direlako.
- Espainian bizi diren Espainiako Egoiliarren Hautesleen Erroldaz gain (CER), guztiei dagokiela, beste bi errolda berezi existitzen dira: Atzerrian bizi diren Espainiako Hautesleen Errolda (CERA), bizi diren herrialdeetako kontsulatu espainiarretan gisa horretan inskribatuta, eta Espainian bizi diren Atzerritarren Errolda, udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidearekin (CERE).
- Nafarroako udalerri batean bizi diren espainiarrek, hau da, lehenengo erroldan izena emandakoak (CER), Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, euren udalerrikoetan eta euren kontzejuetan bozkatzeko eskubidea dute (azken horretan, kontzeju batean bizi badira).
- Atzerrian bizi diren espainiarrek, gisa horretan bizi diren herrialdeko kontsulatuan (CERA) bakarrik Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan postaz bozkatu ahal izango dute.
- Espainian bizi diren atzerritarrek, gisa horretan dagokien erroldan izena emanak (CERE), udal eta kontzejuetarako hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dute.