(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nor aukeratzen da?

- Nafarroako Parlamentua: horretarako 50 foru parlamentario aukeratuko dira itxitako eta blokeatutako zerrenden edo kandidaturen bidez (boto-txartel bat, boto bat). Aulkiak D´Hondt metodoaren bidezko sistema proportzional baten bidez esleitzen dira.

- Udalak: horietarako, udalerri bakoitzean Udaletxeko ordezkariak aukeratzen dira. Udal hauteskunde hauek Espainia osoan antolatzen dira eta Estatuko Administrazio Zentralaren erantzukizuna da, beraz, horri buruzko edozein zalantza Barne Ministerioari zuzendu behar zaio: www.mir.es.

-Kontzejuak:Hauteskunde hauetarako bakarrik kontzejuek zuzentzen dituzten herrien biztanleei bakarrik egin zaie deialdia. Hauteskundeetarako ondorioetarako, bi kontzeju mota daude, herriaren arabera. 50 biztanle baino gutxiago daudenetan eta kontzeju irekiko sistemaren bidez zuzentzen direnetan, bakarrik kontzejuaren presidentea aukeratuko da. 50 biztanle baino gehiago dutenetan presidentea eta lau bokal batera aukeratuko dira. Bietan, aukera izangaien zerrenda bakar baten bidez egiten da, eta bertan, hautesleak gogokoenak markatu behar ditu, gehienez lau. Hautatutako postuak gehiengoaren sistemaren bidez esleitzen da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa