(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Hauteskunde Prozedura

proceso electoral

Hauteskunde prozedura Legeko VII. Tituluan aipatzen da. Bertako I. kapituluak dio Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu nahi duten alderdi politikoek, federazioek, koalizioek eta hautesleen taldeek aukeratuko dituztela hauteskunde administrazioan ordezkatuko dituzten pertsonak.

Kandidatura bakoitza hautagaien zerrendaren bidez aurkeztuko da. Kandidaturak aurkeztekoz, hautesleen taldeek, gutxienez, Nafarroako Hauteskunde Erroldan izena emandakoen %1en sinadura behar dute.

Hauteskunde kanpaina, Foru Legearen ondorioetarako, hautagaiek, alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesleen taldeek, legearen arabera, burututako jardueren multzoari deritzo, sufragioak bereganatzeko helburuarekin. Hauteskunde kanpainan, Nafarroako Gobernuak izaera instituzionaleko kanpaina bat egin ahal izango du, hauteskundeen berri emateko eta bertan parte hartzea sustatzeko helburu bakarrarekin, hautesleen botoetan eraginik sortu gabe. Hauteskunde kanpaina, nolanahi ere, hauteskundearen aurreko egunean amaituko da.

Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintziala arduratuko da kandidatura desberdinak, Foru Komunitateko jabetza publikoko komunikabide bakoitzean, eta programazioko esparru desberdinetan ematen den hauteskunde propagandaren doaneko gunetan banatzeaz, baremo jakin baten arabera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa