(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Sarrera

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak araupetzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legea zortzi tituluz eta arrazoien aurkezpenaz osatzen da. Horietan, honako alderdiak araupetzen dira: xedapen orokorrak, hautesleak, eta hautagarriak, bateraezintasunak, hauteskunde administrazioa, hauteskunde sistema, hauteskundetarako deialdia, hauteskunde prozedura, eta hauteskundeen gastuak eta diru-laguntzak.

Bere Xedapen Orokorretan, Nafarroa berrogeita hamar foru parlamentariez osatuta dagoela adierazi ondoren, 16/1986 Foru Legalak hautesle eta hautagarri izateko baldintzak aipatzen ditu. Horrela, lehenik eta behin esaten du hautesle izango direla, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera, sufragio aktiboko eskubidea eta Nafarroako edozein udalerriri dagokion indarreko Hauteskunde Errolda bakarrean izena eman dutenak.

Hautesle izaera duten hiritar guztiak hautagai izango dira, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak aipatutako aukera-ezintasuneko kausetako batean daudenak, eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak araupetzen dituen Legeak espresuki aipatzen direnak izan ezik. Azken horretan ere bateraezintasuneko kausak zehazten ditu.

IV. Tituluak hauteskunde administrazioa aipatzen du. Hura honela osatuko da: Hauteskunde Batzorde Nagusia, Nafarroako Hauteskunde Batzorde Probintziala, Zonaldeko Hauteskunde Batzordeak eta Hauteskunde Mahaiak.

Foru parlamentarioak hauteskunde barruti bakarraren bidez aukeratuko dira. Barrutiak Nafarroako lurralde guztia hartuko du barne, Legearen V. Tituluak aipatzen duen bezala. Aulkiak esleitzeko ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko, gutxienez, igorritako boto baliagarrien %3a lortu ez duten kandidaturak.

Hauteskundeen deialdiari dagokionez, VI. Tituluak araupetuta, Legeak dio hauteskundeetarako deialdia Nafarroako Gobernuaren Presidentearen Foru Dekretuaren bidez egingo dela, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak ezarritako epeetan. Deialdiari buruzko Foru Dekretuak hauteskundeen data, hauteskunde kanpainaren hasierako data, amaierako data, eta, hala badagokio, Nafarroako Parlamentua osatzeko ekitaldiaren eguna eta orduaren berri emango du. Azken hura hilabeteko epean egin beharko da, hauteskundeen egunetik aurrera zenbatuta.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa