Castellano | Euskara | Français | English
Azkenik, Nafarroako Parlamenturako hauteskundean araupetzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legearen VIII. Tituluak hauteskundeen gastuak eta diru-laguntzak araupetzen ditu. Horrela, horren arabera, kandidatura aurkezten dituzten alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesleen taldeek hauteskunde administratzaile bat eduki beharko dute. Horrek bere gain hartuko du hauteskundeen diru-sarrera eta gastuen, eta dagokion kontabilitatearen erantzukizuna.
Nafarroako Komunitateak alderdi politikoei, federazioei, koalizioei edo hautesle taldeei diru-laguntzak emango dizkie, lortutako aulkien eta botoen arabera. Diru-laguntzen aurrerakinak emango zaizkie Nafarroako Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu zituzten alderdi politikoei, federazioei edo koalizioei. Aipatutako aurrerakinen zenbatekoak ezingo du aipatutako hauteskundeetan jasotako diru-laguntzaren %30a gainditu.