(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Parlamenturako hauteskundeak

Gune honetan ikus dezakezu nola hautatzen diren Parlamentua eta Presidentea. Gainera, D'Hondt metodoaren azalpena aurkituko duzu; hau da, hauteskundeetan aplikatzen den metodoa eserlekuak banatzeko, alderdi edo talde bakoitzak jasotako botoen arabera.

Nafarroako Parlamentua eta haren eskumenak

Parlamentua da berrogeita hamar hiritar hautetsiek osatzen duten batzarra; foru parlamentariak deitzen zaie, eta, nafarren borondatea agertzeaz gain, ondorengoak egiten dituzte:

Nafarroako Parlamentuak arautzen dituen eremuek hiritarren ohiko bizitzako hainbat alderdi garrantzitsu hartzen dituzte, eta horiek Foru Erkidegoaren eskumenekoak dira; hala nola, hezkuntza, osasuna, gizarte-ongizatea, etxebizitza, zergak, ingurumena, obra publikoak eta komunikazioak, kirola eta gazteria eta jarduera ekonomikoak eta enplegua.

Nafarroako Parlamentua 1982. urtean eratu zen Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Legearen bitartez; gaur egun arte, bost legealdi edo lau urteko denboraldi bete ditu (denboraldi horietarako hautatzen dira kideak): 1983-1987; 1987-1991; 1991-1995; 1995-1999, 1999-2003 eta 2003-2007. 2007ko ekainean, Parlamentua hauteskundeen ondoren osatu zenean, zazpigarren legealdia abian jarri zen, 2011. urteko udaberrira bitarte.

igo

Nola hautatzen da Nafarroako Parlamentua?

Nafarroako Parlamentua hautatzen dute boto-eskubidea duten 18 urtetik gorako nafar guztiek; gainera, horiek hauteskunde-erroldan behar bezala erregistratuta egon behar dute, sufragio unibertsal, libre, zuzeneko eta sekretuaren bitartez.

Legez eratutako alderdi politikoek eta koalizioek eta hauteskunde-taldeek berrogeita hamar hautagairen zerrendak aurkeztuko dituzte zerrenda itxi eta blokeatuetan, alderdiaren edo taldearen izen eta logotipoarekin.

Hautesleek barruti bakar batean bozkatuko dute; barrutietan Foru Erkidegoaren lurralde osoa hartzen da. Bozketarako txarteletan berrogeita hamar hautagairen izenak egongo dira, eta hautesleak ezingo du ezer aldatu; bestela, botoa baliogabetu egingo baita.

Eskainuak edo eserlekuak banatuko dira alderdi edo koalizio eta hauteskunde-talde bakoitzak jasotako botoen arabera; horretarako, D'Hondt araua delakoa erabiltzen da. Banako hautagaiek foru parlamentari izango dira haien hautagai-zerrendak lortu dituen eskainu-kopuruaren eta zerrendan duten lekuaren (lehenengotik azkenekora) arabera. Hautagai hautetsi batek ez badu parlamentari-akta hartzen, eserlekua emango zaio haren alderdi edo talde bereko zerrendan hurrena dagoenari.

Foru parlamentariek eskubidea eta betebeharra dute, hitzarekin eta botoarekin, Parlamentuko osoko bilkuretara ez ezik, partaide diren parlamentu-organoen bileretara ere joateko; era berean, Nafarroako lurraldean inmunitatea izango dute, delitu gori-goriaren kasuan izan ezik, eta ezingo dira auzitaratu haien lanean adierazitako iritziak direla-eta.

Hauteskundeen ondoren egindako lehen bilkuran, Parlamentuak Lehendakaria, bi lehendakariorde eta bi idazkari hautatuko ditu; horiek osatuko dute Parlamentuko Mahaia eta barne-gobernuko haien organoa izango da. Ganberako alderdi eta talde ezberdinek haien jarduera politikoa bideratuko dute parlamentuko taldeen bitartez. Talde bakoitzak bozeramaile bat izendatuko du, eta denen artean Bozeramaileen Batzordea osatuko dute; organo horren bidez bideratuko dira alderdien eta hauteskunde-taldeen ekimen eta jarduera politikoak Parlamentuan.

Nafarroako Parlamentuaren bilkura

igo

Nola hautatzen da Nafarroako Gobernuko Presidentea?

Nafarroako Parlamentua eratu ondorengo lehen ekitaldi politiko garrantzitsuan Nafarroako Gobernuko Presidentea hautatzen da, hots, Foru Erkidegoa ordezkatzen duen lehen instituzio politikoa.

Gobernuko Presidentearen inbestidura-prozesuan honako fase hauek daude (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoko 29. art.):

igo

D'Hondt metodoa

Botoen zenbaketaren arabera eskainuak edo eserlekuak banatzeko, ondorengo arauak jarraituko dira:

Adibide praktikoa: 480.000 baliozko boto eman dira hamaika diputatu hautatu behar diren barruti batean. Bozketan sei hautagai-zerrenda izan dira: A (168.000 boto), B (104.000 boto), C (72.000 boto), D (64.000 boto), E (40.000 boto), F (32.000 boto).

Zatiketa A B C D E F
1 168.000 104.000 72.000 64.000 40.000 32.000
2 84.000 52.000 36.000 32.000 20.000 16.000
3 56.000 34.667 24.000 21.333 13.133 10.667
4 42.000 26.000 18.000 16.000 10.000 8.000
5 33.600 20.800 14.400 12.800 8.000 6.400
6 28.000 17.333 12.000 10.667 6.667 5.333
7 24.000 14.857 10.286 9.143 5.714 4.571
8 21.000 13.000 9.000 8.000 5.000 4.000
9 18.667 11.556 8.000 7.111 4.444 3.556
10 16.800 10.400 7.200 6.400 4.000 3.200
11 15.273 9.455 6.515 5.818 3.636 2.909

Ondorioz, hona hemen hautagai-zerrenda bakoitzak lortu dituen eserlekuak: A-k lau eserleku; B-k hiru eserleku, C-k bi eserleku eta D-k eta E-k eserleku bana.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa