(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Kontzejuetarako hauteskundeak

Sarrera

Martxoaren 16ko 12/1991  Foru Legeak  gobernu erakundeen eta administrazioaren osaera araupetzen du, eta bertako kideak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera izendatzen dira. Horretarako, kontzejuen hauteskunde prozesua toki erakundeen prozesu orokorraren barne txertatzen da, zuzeneko sufragio unibertsalaren bidezko hauteskunde prozesuetan nahita nahiez aplikatu beharreko oinarrizko alderdi guztiak errespetatuz.

Nafarroako Kontzejuen hauteskunde prozesua araupetzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen atariko xedapenaren arabera, Kontzejuen gobernua eta administrazioa kontzeju irekiaren araubidean gauzatuko da eskubideko biztanleak 16 eta 50 bitartekoak direnean, eta Batzorde baten bidez, eskubideko biztanleek 50etik gora egiten dutenean.

Kontzeju irekiaren araubidean, gobernua eta administrazioa presidente eta auzoko asanblada bati egokituko zaizkie. Dagokion kontzejuaren sufragio aktiborako eskubidea duten hauteskunde erroldan izena emandako pertsona guztiek auzo asanblada horretan parte hartuko dute. Presidenteak asanbladako kide bat izendatuko du, ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, presidentea ordezkatzeko.

Presidenteak eta lau bokalek osatuko dituzte Batzordeak. Presidenteak Batzordearen bokal bat izendatuko du ez dagoenean edo gaixorik dagoenean presidentea ordezkatzeko.

Kontzeju irekiaren araubidean zuzenduriko kontzejuen presidenteak, eta Batzordetako presidenteak eta bokalak gehiengoaren sistemaren bidez aukeratuko dira, Foru Legearen arabera.

igo

Deialdia

Kontzeju irekien presidenteak eta Batzordetako presidenteak eta bokalak aukeratzeko deialdia Nafarroako Gobernuak onesten du, Foru Dekretuaren bitartez. Kontzejuetarako hauteskundeen deialdiari buruzko Foru Dekretua udal hauteskundeetarako deialdiari buruzko Errege Dekretuaren egun berberean sartuko da indarrean. Deialdiari buruzko Foru Dekretuak kontzejuetarako hauteskundeen eguna adieraziko du eta udal hauteskundeen egunarekin egingo du bat.

Honako hauek kontzeju irekietako presidenteen hautagaiak eta Batzordetako presidenteen eta bokalen hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte: dagokion erregistroan izena emandako alderdiak eta federazioak, epe barruan eta udal hauteskundeen hauteskunde koalizioetarako ezarritako arauen arabera osatutako alderdien eta federazioen koalizioak, eta beharrezko baldintzak betetzen dituzten hautesleen taldeak, hau da, kontzejuaren hauteskunde zerrendan inskribatutakoen ehuneko hamarretik gorako sinadurak aurkeztea, kontzeju irekien kasuan; eta aipatu zerrendan inskribatutakoen ehuneko batetik goiti (inolaz ere, hamar baino gutxiago) Batzordeko presidentea eta bokalak aukeratzeko.

Kontzejuetarako hauteskundeen alderdien eta federazioen koalizioak dagokion Zonaldeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

Kontzeju irekiaren araubidean araupetu behar diren kontzejuen presidenteak hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo talde bakoitzak hautagai bakarra aurkeztu ahal izango du, Kontzejuen Batzordetako presidentea eta bokalak aukeratzeko, berriz, alderdi, federazio, koalizio edo talde bakoitzak, gehienez bost hautagaien zerrenda bat aurkeztu ahal izango du. Alderdien, federazioen eta koalizioen ordezkariek eta hautesleen taldetako sustatzaileek sinatutako kandidaturak Zonaldeko Hauteskunde Batzordean aurkeztuko dira, udal hauteskundeen kandidaturak aurkezteko ezarritako epearen barruan, horietarako eskatutako baldintzekin bat etorrita. Kandidaturen argitalpena, kandidatuen izendapena eta errekurtsoak udal hauteskundeetarako ezarritakoekin bat etorriko dira.

igo

Hautetsiak izendatzea

Udal hauteskundeetan bezala, kontzejuetarako hauteskundetan hautetsiak aukeratzeko eskumena Zonaldeko Hauteskundeen Batzordeei dagokie.

Kontzejuaren araubide irekian zuzendu behar diren kontzejuen presidentea aukeratzeko hauteskundeetan, boto gehien lortu duen hautagaia hautetsi izendatuko da, eta berdinketa emandako kasuetan, berriz, zozketa bidez ebatziko da.

Kontzejuen Batzordetako presidentea eta bokalak aukeratuko eta hautetsi izendatuko dira, 100 eta 250 biztanle bitarteko udalerrietan zinegotziak aukeratzeko ezarritako prozeduraren bidez. Horrela, hautetsi bakoitzak gehienez lau hautagai bozkatu ahal izango du, eta presidente hautetsi izendatuko da boto gehien lortzen dituen hautagaia. Bokalei dagokienez, presidentearen ondoren, boto gehien lortu dituzten lau hautagaiak izendatuko dira. Berdinketa kasuan zozketa bidez ebazten da.

Kontzejuren batean ez bada hautagairik aurkezten, hauteskunde partzialak antolatuko dira. Deialdi berrian ere, ez bada hautagairik aurkezten, Foru Komunitatearen Administrazioak Batzordeek zuzenduriko kontzejuetan bost bokalek osatutako Kudeaketa Batzorde bat izendatuko du.

igo

 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa