(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

Nola bozkatu

Bozkatzeko tenorean kontutan hartu beharreko alderdiak: arau orokorrak, posta bidezko botoa Espainiatik nahiz atzerritik, eta abar.

Arau orokorrak

Hauteskunde eguna baino lehen, komenigarria da hauteskunde erroldan izena emanda bazauden egiaztatzea. Hura hainbat egunez  udaletan jartzen da ikusgai. Erakutsitako datuekin desadostasunik izanez gero, erreklamazioa egiten ahal da udalean berean eta gero Hauteskunde Bulegoak dagokion ebazpena emanen du. 

Hauteskundearen egunean, dagokizun hauteskunde-ikastetxera joan beharko zara. Hura 9etatik 20etara zabalik izango da. Hautesleak banaka hauteskunde-mahaira gerturatuko dira, hala izanez gero, bozkatzeko kabinatik pasa ondoren, eta euren izen abizena jakinaraziko diote mahaiaren presidenteari.

Bokalek eta ikuskatzaileek hauteslearen datuak egiaztatuko dituzte. Horretarako, hautesleak honako agirietako bat eramango du:

Ez du axolarik agiri horiek iraungita egotea, baina jatorrizkoak izan behar dira. Fotokopiek ez dute balio.

Europako Batasunaren eta Norvegiako nazionalek ezingo dute hauteskunde autonomikoetan bozkatu. Bakarrik udal hauteskundetan eta Nafarroako Kontzejuetarako hauteskundetan bakarrik bozkatzerik izango dute.

Botoa isilezkoa da. Hautesleak berak presidenteari itxitako bozkatze gutun-azal edo gutun-azalak entregatuko dizkio. Irakurtzen ez dakiten hautesleek, edo akats fisikoa dela eta, txartela aukeratu, gutun-azalean sartu edo presidenteari entregatu ezin diezaioketenek euren konfiantzazko pertsonari laguntza eskatu diezaiokete.

Hautesleak bere izen-abizena boto emaileen zenbakidun zerrendan ondo idatzi dituztela egiaztatzeko eskubidea dauka. Hautesleek ez dute deialdia egindako hauteskunde guztietan nahita nahiez bozkatu behar: horietako batzuetan bakarrik bozkatu dezakete, hala nahi badute. Baina bozkatu eta gero ezin da beranduago itzuli bozkatu ez diren hauteskundeetan botoa emateko.

Honako hauek baliogabeko botoak izango dira:

Honako hauek boto zuriak izango dira:

igo

Posta bidezko botoa

Garrantzitsua da jakitea, Correos bulegora posta bidezko botoa eskatzera joan ondoren, ezin dela eskaera hori baliogabetu eta, horrenbestez, ezin da pertsonalki hauteskunde eskolan bozkatu.

Espainian bizi direnen posta bidezko botoa

Hauteskundeen egunean bozkatzerako eskubidea aitortzea dagokien herrietan egongo ez direla aurreikusten duten hautesleek edo bertan agertu ezin direnek, euren botoa postaz bidali dezakete. Horretarako, aurretik, honela eskatu beharko diote Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialari (Barañaingo etorbidea, 11 atz - 31008 Iruña 948 17 40 76):

Nafarroako Parlamenturako posta bidezko botoa kanpoan dagoen egoiliarrentzat

  • Atzerrian bizi diren egoiliarrei dagokienez, Hauteskunde Erroldaren Ordezkaritza Probintzialek bertan ez daudenen egoiliarren erroldan izena emandakoei, ofizioz, Erroldan izena emana egotearen ziurtagiri bat eta bozkatzeko txartelak eta gutun-azalak, eta Hauteskunde Batzorde Probintzialaren helbidea adierazi behar den gutun-azal bat bidaliko dizkiete.

      Hautesle hauek euren bozkatzerako eskubidea Espainiako egoiliarren postaz bozkatzeko ezarritako prozeduraren arabera aitortuko dute. Dagokion Hauteskunde Batzordeari zuzenduriko gutun-azala bidali beharko dute, posta ziurtatuaren bidez eta hauteskundearen bezpera baino lehenago. Boto horiek baliogarriak izan daitezen, mahaiari zuzenduriko gutun-azalean Ez Dauden Egoiliarren Errolda Berezian izena emanda egotearen ziurtagiria bidali beharko da nahita nahiez.

      Udaletarako posta bidezko botoa kanpoan dauden egoiliarrentzat

      Udal hauteskundeei dagokienez, ez dauden egoiliarrek dagokien Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialari jakinarazi beharko diote, hauteskundeko deialdiaren ondorengo hogeita bosgarren eguna baino lehen eta aipatutako Ordezkaritzak erroldan izena emateko ziurtagiri bat, botatzeko txartel zuri bat, udalerrian hautatutako kandidaturen berri ematen duen probintziako Aldizkari Ofizialeko orria edo orriak, bozkatzeko gutun-azala eta dagokion hauteskunde-mahaia adierazten duen gutun-azala bidaliko dizkie.

      Hautesle hauek bozkatzeko eskubidea aitortuko dute kanpoan dauden egoiliarrentzat, Nafarroako Parlamenturako ezarritako prozedura berberaren bidez
    • igo

      Nafarroako Gobernua

      Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa