(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile berria erabili!

enlaces relacionados

Ongi etorri atarira

Bide bat komunikaziorako eta zerbitzuetarako

Eskerrik asko Nafarroaren atarian sartzeagatik. Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza Plan baten haritik eratua, komunikazio eta zerbitzu bide honek Administrazioa herritarrengana ekarri nahi du, haiekiko harremanak errazteko asmoz.

Norberari egokitutako zerbitzuak

Beren eskaera eta beharren arabera osatutako ereduei esker, erabiltzaileek Administrazioaren zerbitzuak aurkituko dituzte atal honetan, norberari egokituak eta nabigatzaile erraz eta koherente baten bidez eskuragarriak.

Irispen errazekoa

Edukiak antolatzean kontuan hartu da zein diren herritarren eskaerak eta nabigatzeko era ohikoenak. Bilaketa erraztearren, bide desberdinak erabiltzen ahal dira zerbitzu edo informazio berberera iristeko.

Helburua: tramiteak etxetik egitea

Atari hau ez da zerbait biribila, betiko bukatua. Aitzitik, urrats bat baino ez da Informazioaren Gizarteranzko bidean, eta beste anitz egin beharko dira ondoren ere, herritarrek, profesionalek  zein enpresek etxetik edo lanpostutik egin ahal izan ditzaten tramiterik behinenak Administrazioarekin.

Nafarroako Gobernua, Karlos III.a, 2 – 31002 – Iruña, 848 – 427000

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa