Castellano | Euskara | Français | English
Eskerrik asko Nafarroaren atarian sartzeagatik. Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza Plan baten haritik eratua, komunikazio eta zerbitzu bide honek Administrazioa herritarrengana ekarri nahi du, haiekiko harremanak errazteko asmoz.
Beren eskaera eta beharren arabera osatutako ereduei esker, erabiltzaileek Administrazioaren zerbitzuak aurkituko dituzte atal honetan, norberari egokituak eta nabigatzaile erraz eta koherente baten bidez eskuragarriak.
Edukiak antolatzean kontuan hartu da zein diren herritarren eskaerak eta nabigatzeko era ohikoenak. Bilaketa erraztearren, bide desberdinak erabiltzen ahal dira zerbitzu edo informazio berberera iristeko.
Atari hau ez da zerbait biribila, betiko bukatua. Aitzitik, urrats bat baino ez da Informazioaren Gizarteranzko bidean, eta beste anitz egin beharko dira ondoren ere, herritarrek, profesionalek zein enpresek etxetik edo lanpostutik egin ahal izan ditzaten tramiterik behinenak Administrazioarekin.
- Nafarroako Gobernua, Karlos III.a, 2 – 31002 – Iruña, 848 – 427000 –