Castellano | Euskara | Français | English
2005ean, etxebizitzetan dauden ordenagailu eta Interneterako konexioen kopurua asko ugaldu da, 2004. urtearekin alderatuz gero. Gisa honetako ekipamenduak dituzten etxebizitzetan hornidurak hobetzen ari dira: ordenagailuarentzako osagarriak erosten dituzte, ordenagailu eramangarri gehiago erosten dituzte (2004arekin alderatuz, %73,6ko hazkundea). ADSLa da konexio bide nagusia, eta lehenengo urtez, ohiko telefono linearen gainetik dago. Era berean, 10 etxebizitzetatik 7tan, Interneterako sarbidea daukan ordenagailua daukate; beraz, urtebete lehenagoko datuekin erkatuta, portzentajezko 2,2 puntuko gorakada gertatu da. 2003ko datuekin alderatuta, aldiz, 4,2 puntuko gorakada. Nafarroako Estatistika Institutuak Nafarroan egindako Informazioaren Gizartearen gaineko Inkestan eskuratutako datuak dira. 2005eko azarokoa da, hain justu, bildutako azken datu sorta.

Ordenagailua duten etxebizitzen kopurua

Interneterako konexioa duten etxebizitzak